AIZA! aldizkaria.
Sei hilabetero atera dugun aldizkaria da hau. Bi ardatz nagusi ditu, batetik Abotsanitzek egiten duen udal lanketak (moziak, eskaerak, aurrekontuak, etabar) komunikatzea. Pentsatzen bait dugu lan handia egiten dela udalean baina, talde txikiei gertatzen zaigun moduan, hedapenerako aukera gutxi eta aurrekontu murritza daukagu. Beraz aldizkarian txukun asko agertzen da “Udalgintza” sailean aipatutako gaiak eta gertaerak.
Bestalde, AIZA! aldizkariak espazioa eskeini die herrian ditugun sortzaileei (argazkilari, marrazkilari, idazle, …) beraien proposamenak eta lanak erakutsi ahal izateko, inolako aurre baldintzarik jarri gabe. Ale bakoitzeko jende askok parte hartzen du. Azken hau, proiektu honen helburu nagusia ere bada, jende adin eta ibilbide ezberdinetakoa elkar ezagutu eta pixkanaka, herria saretzen joatea.
Deskargatu PDFak
Hondarribian Gerra Zibilaren kontakizuna. Liburuxka.
Aitzol Arroyo Historialariak eginiko Errelatoa dugu hau. Aurretik eginiko lanketa batetik dator. Lanketa horretan egunero-egunero uda osoan zehar kartelak jarri ziren herriko zenbait lekutan. Bertan Gerra Zibilean egun horretan bertan, gure herriko gertakarien kronika egiten zen. Aurre lanketa honen ondoren, eta berbegiraketa eta dokumentazioa gehituta, baita garaiko argazkiak eta Mikel Louvellik egindako marrazki eta mapekin, liburuxka itxura eman zaio.
Udal Aurrekontuak. Liburuxka.
Udaleko Aurrekontuen inguruan Abotsanitz udal taldeak egindako azken lanketak liburuxka formatuan atera genituen, beti ere herritarrari iristeko eta udaleko informazioa eskura izateko. Abotsanitzek markatutako gardentasun eta udal irekiaren ildoan kokatzen da liburuxka hauen argitalpena.
2017ko Aurrekontuen lanketa (Aiza! aldizkarian)
2016ko Aurrekontuen lanketa (Aiza! aldizkarian)
Denborapasa. Liburuxka.
Denborapasa jolasak, gure udal lanketak eta proposamenak modu arin edo ez-ohiko batean herrira zabaltzeko ariketa bat izan da. Gure beste publikazioak bezala, herriko leku ezberdinetan doan banatu da.