Udalgintza

Udalgintzan lanean, eskaera eta mozio anitz egin dira. Hemen PDF formatuan aurkitu ditzakezue adibideak. Bertan dagoena AIZA! aldizkarian argitaratuak dira. Webeko Publikazio sailean eskuragai dauzkazue ere .


MOZIOAK: UDAL LIBURUTEGIA eta MUGIKORTASUN MAHAIA

Ekainak 28ko osoko bilkuran Abotsanitzek egindako mozioen inguruko elkarrizketa Antxeta irratiaren eskutik


MOZIOAK: UNESCO. IKERKETA BATZORDEA

HELBURUAK:

Gardentasuna

Udalaren Jokabide ona

Jakituria historikorako ezinbesteko ekimena

UNESCOren “ Gastronomiako hiri sortzaile”rako Hondarribiko herriak aurkezturiko hautagaitzaren balorazioa egiteko ikerketa batzorde baten eratzea eskatu nahi dugu mozio honen bidez.

ZERGATIAK:

Gure herriak aurkezturiko hautagaitzak ezezkoa jaso du eta ezezko honen arrazoiek balorazioa behar dute; besteak beste, etorkizunean eman daitezkeen ekimenetan emandako akatsak berriro gerta ez daitezen.

Bestalde, gai honen inguruan piztutako sua itzaltzeko, beharrezkoa da argibide guztiak bere osotasunean azaltzea.

Prozedura hau aurrera eraman duten pertsona eta erakunde guztien partaidetza eta adierazpena egitea ezin bestekoa da. Afera honen inguruko hausnarketa egitea beharrezkoa izanik.

Gardentasunari zor eta kudeaketa publikoaren jarduera zuzenagaitik, gai honen ingurukoak argitzea eskatzen du.


MOZIOAK: AMUTE ETA MENDELU AUZOETARAKO PANTAILA AKUSTIKOAK

Amute eta Mendelu auzoan aireportuak, N-638 eta GI-636 errepideek eragiten dituzten soinuak herritarrentzat kaltegarriak direla eta,  Martxoaren 17ko ohiko bilkuran Abotsanitzek mozio bi aurkeztu zituen. Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako foru aldundiari, zein AENAri, soinu horiek herritarrengan eragiten dituzten kalteak gutxitzeko neurriak hartzea eskatzeko.

Izandako debatearen ostean Udalbatzak mozio hauek aho batez onartzea erabaki zuela eta Abotsanitzek pozez hartu du udal taldeen aldetik izandako jarrera.

Bide batez, gai honen jarraipena egingo dugula adierazten dugu, arazo honek bi auzo hauetako bizilagunei eragiten dien eragozpenak konponbidea merezi duelako.


MOZIOAK: ALDE ZAHARRERAKO LARRIALDI PLANA

Alde Zaharra Hodarribian dugun auzo berezia bezain garrantzitsua dugu. Harresiz inguraturiko auzoa da eta bertan aurki ditzakegu Hondarribiko Hiria osatzen duten eraikin esanguratsuenetakoak; hala nola, Udala, Zuloaga Etxea, Parrokia, Gaztelua, zenbait hotel, eraikin eta ezaugarri istoriko ugari, etab.

Eraikin hauez gain, hondarribitar biztanlegoaren kopuru esanguratsu bat ere auzo honetan bizi dela kontutan izanik,  ez dugu ulertzen nola gaurdaino ez den EMERJENTZI PLANIK egin.

Jakin badakigu auzokideek aspaldi aipatu zutela honelako neurrien beharra eta Udala noizbait eginkizun honetan aritu dela baina beharrezkoa den lanketa gauzatu gabe.

Udalari honen inguruko azalpenak eskatuta ABOTSANITZek ez du inolako erantzun ofizialik jaso eta honegatik egon zitekeen informazioa beste iturri batzuetatik jaso dugu. Ibilian ibiliaz, 2011ko Urrian datatutako suhiltzaileen interbentzioa hobetzeko proposamen dokumentua jaso dugu “Revisión Octubre 2011 a la primera versión del documento elaborado en 2003”, baita Udaltzaingoaren 2012/02/13ko informe bat ere, non proposamen ezberdinak jasotzen ziren emerjentziazko egoerei aurre egiteko ezinbestekoak zirenak.

ABOTSANITZek ezinbestekotzat ikusten du Hodarribiko Udalak, ahalik eta lasterren, ondoko atal hauek jorratuko dituen EMERJENTZI PLANA burutzea:

– Ebakuazio plana.

– Emergentziako ibilgailuentzako sarbide plana (anbulantzia, suhiltzaile, polizia,…)

– Beharrezkoak diren elementu teknikoen hornitzea eta mantenua (ur hargune, elektrizitate ekipamendu, etab.)



KANPAINAK

Txirrin Txirrin bidegorria egin!

Txirrin txirrin bidegorria egin! Kanpaina honetan bidegorriaren inguruan zentratzen da. Beste zenbait herriko talderekin harremantzen da eta elkarlana bultzatu ere.


Txirrin txirrin: balorazioa

    Abotsanitzek uste du Amute Mendelurako bidegorriaren alde burututako kanpainak bere fruituak eman dituela. Ixilean gordeta zen gai bat, herritarren gehiengo nabarmen bat ados dagoena, azaleratzea lortu dugu eta ikusgai egin da.

    Lanketa hiru norabidetan egin eta gero, hiruretan sumatu dira  emaitzak:

•    Kalean egonik, kartelak, pegatinak, pankartak eta, prentsari esker jende askok ikusi du bere  ixilpeko iritzia onartzen eta ikustarazten dela.

•    Bilerak eginez, hurbildu eta interesa handia agertu duen herritarrek adierazi dute arazo bat dagoela eta Plataforma eratzeko prest daudela, hala izanik.

•    Azkenik Udaletxean, ekainak 23ko udalbatzan aurkeztutako mozioa aho batez onartzen da. Mozio honetan Agenda 21 batzordea martxan jarriko dela onartzen du Amute Mendeluko tarteari lehentasuna emanez.

   Hemendik aurrera Abotsanitzek tinko mantendu nahi dio irekitako esparruetan bere iritzia eta lanari. Baino  baita ere badakigu Udaletxeko Gobernu Batzordeak duela erantzunkizunik handiena bidegorri proiektu honetan.

    Abotanitzek eskatzen dio Udalari jar dezala data bat Agenda 21 batzordea biltzeko eta interesatuak dauden herritarrak gonbidatu.

Hondarribia, 2016ko ekainak 29


Diptikoa ikusi

TXIRRIN-TXIRRIN BIDEGORRIA EGIN!

           Mugikortasunaren ikuspuntutik abiatutako bide gorri sare egoki bat behar dugu Hondarribian. Herriaren eta herritarren beharrei erantzungo dion sare bat. Herri barruko bide-gorri sarea, egokitu eta hobetu beharra badago ere, oraingo honetan gure herriaren sarrera-irteera den Amute-Mendeluko eremua hartuko dugu abiapuntu. Irunekin, Hendaiarekin baita Donostialdearekin lotzen bait gaitu eremu honek eta alderantziz ere bai.

           Amute-Mendeluko eremua gure eskualdearen lotura da,  Irungo erdi gunera bideratzen gaituena eta garraio azpiegituretara ere bai. Bide-gorri sarea aisialdirako ez ezik, egunerokotasunerako erabilera praktiko eta seguruan bilakatu behar dugu. Errepide segurtasuna bermatu eta lanerako joan etorria eremua izan behar du.

           Bide-gorri azpiegitura sarea agenda politiko eta sozialaren mahai gainean jarri behar dugu. Plangintza asko egin badaitezke ere,  Hondarribiko HAPOan aspaldi danik eta gaur egun ere jasoa dagoena kasu, urte luzez atzeraru eta ezer ezean geratu daitekeenaren arriskua dute. Bide-gorri sareaz erabakoitzeko, herritarren, erakunde eta elkarte desberdinen parte hartzea ezin bestekoa da. Administrazioaren informazio behar bezala zabaldu eta partekatu behar da baita  aportazioak eta ideiak jasotzeko aukera eman. Finean gardentasuna eta partehartzearen ereduan bermatu behar dira.

           Horretarako jada martxan dauden erakunde desberdinetan herritar,elkarte eta alderdi politiko desberdinek, parte hartzeko aukera izan behar dute. Txingudiko Plan Zuzentzailea kasu. Baita Hondarribiko Udaleko Agenda 21ean gai hau modu eraginkorrenean jorratu dadila eskatzen dugu. Herritarrak azalarazten ez badute ere, sakonean jasaten duten egoera baten aurrean bait gaude.

           Ekainean zehar  gai honen lanketa jorratuko dugu; hilabeteko lehen hamabostaldian Hondarribiko auzo desberdinetan bilera irekiak egingo ditugu ideia eta proposamenak elkar trukatzeko eta bigarren hamabostaldian errepidetan izango gara, Ekainak 18ko bizikleta martxarekin amaiera emanez.

Hondarribia, 2016ko maiatzak 25.

Zalbundorda gelditu!

Abenduan Abotsanitzek eskainitako prentsaurrekoan, besteak beste Hondarribiko Zaldunborda Gaina eremuaz aritu ginen.

Gai honen inguruko jarraipena egin dugu eta eta Udalean idatzia sartu dugu, zenbait irregulartasun ikusi baititugu. Idatzi honetan, Txomin Sagarzazu Alkateari eta Idazkariari proiektu hau ez garatzeko eskatzen diogu, sor daitezkeen ondorioak oso larriak izan daitezkelako bai udal ordezkarientzat baita herriarentzat ere.

EROSTE PROZESUA

Aipatu genuen ez genuela ulertzen landa eremu bezela izendatutako lur eremu bat Hondarribiko Udalaren bultzadaz, Txingudiko Zerbitzuak SAri aktibitate komertzialetarako erosi izana. Honek lur eremuak berezkoa duen balioa baino 6 aldiz gehiagoan baloratu izana suposatu du.

BEREZKO BALIOA: 800.000 €

UDALA – TXINZERREK ADOSTUTAKO BALIOA: 4.800.000 € (1.300.000 € + 3.500.000 € deskontaminazioa)

Ondoren jakin genuen lur eremu honen inguruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Hondarribiako HAPOari dagokion 3HI-020/15-P03 espedientean, “kontrako irizpena ematen zaio Zaldunborda Gaina Eremua kalifikatzeko egindako proposamenari…”

Lotezlea den txosten hau ez da azaldua izan Hondarribiko Udal ordezkarien aurrean  

Udal ordezkariek jasotako txosten juridiko guztiek aipatzen zuten etorkizunean Gipuzkoako Lurralde Plan Partzialak eta Lurraldearen Arloko Planak jasoko luketen aldaketetan oinarri hartuta ahalbidetuko zutela lurzoru honen kalifikazioa.

Bada, gaur egun, ia urtebete pasa denean, ez da eman lurzoru honen kalifikazioa aldatzeko ahalbidetuko duen aldaketarik; ez LPL ezta LAPan ere.

SALMENTA PROZESUA

Behin lurzorua erosi ondoren, lurzoru honen salmenta prozesua jarri zen martxan.  

Lizitazio prozedurara enpresa bakarra aurkeztu da eta bere proposamena hiri hantzeko batean Outlet moduko 100 denda egiteko proposamena jarri dute mahai gainean.

Proiektu hau baloratzeko unean, ekologistez gain komertzianteekin elkartzea pentsatu genuen eta gaur egin dugun prentsaurreko honetan beraien iritzia zabaltzea interesgarria deritzogu.

Guzti honen ondorioz, Abotsanitzek naturan, komertzianteengan eta juridikoki sor daitezkeen arazoak ekiditeko asmoz, orain arte egindako prozeduran atzera egitea proposatu dio Hondarribiko Udalari. Hau ahalbidetzeko, Txingudiko Zerbitzuakekin sinatutako erosketa kontratuan adierazten den atzera buelta egiteko klausulari heldu eta lurzorua berriro hasierako jabetzara itzultzea proposatzen du.






GENERO INDARKERIA ETA SEXU ERASOAK EKIDITEKO UDAL PROTOKOLOA

Dokumentua

KOMUN PUBLIKOAK


HITZALDIAK

2018-03-06

Vídeo de la charla 6 de marzo del 2018

“Lucharon contra la hidra del patriarcado: Mujeres Libres” Nekane jurado.
Una rica teoría y práctica de lucha de mujeres con visión de género, clase y poder, se conjugó en la década de los años 1930. Lucha que estamos obligadas a investigar y releer para entender las claves y los posibles caminos de nuestra lucha en 2017.
(Nekane Jurado). Nekane Jurado, en este libro trata de darnos no solamente la historia de una organización, sino un punto de vista -o, mejor dicho, un punto de partida- para el entendimiento de los grandes movimientos sociales de los últimos 2-3 siglos, clarificando, al mismo tiempo, la importancia del control de la reproducción social (tanto biológica como ideológica) como factor central en los regímenes autoritarios.
(Martha Akelsberg). ¿Nos hemos preguntado en virtud de qué nuestra civilización convierte diferencias en desigualdades? ¿Por qué existen las genealogías masculinas, unidas al poder, con exclusión de las femeninas? ¿De dónde viene el desprecio y dominio de la Naturaleza, la guerra como institución o la subsidiaridad de las mujeres? ¿Cómo se han conformado la hipertrofia del ego masculino y la atrofia de la autovaloración femenina? ¿Conocemos el mecanismo de cómo estos principios se instalan en todas esas instancias a las que me he referido? Tal vez estemos necesitando un nuevo feminismo holístico o integral para comprender tanta complejidad, reduciéndola a un patrón que,si no nos determina, al menos nos condiciona en nuestras realidades de hombres y mujeres, de ciudadanos y ciudadanas, de trabajadores y trabajadoras, de creyentes y agnósticos. (…) En esta obra de Nekane Jurado, Mujeres Libres, se palpa la nostalgia de lo que pudimos ser y se torció en el camino(…) frustrado por la hegemonía androcéntrica y patriarcalista. (…) Nekane Jurado no ha dejado archivos, bibliografía ni testimonios directos sin analizar desde su mirada de mujer feminista, desde ahora experta en las luchas sociales que el movimiento libertario llevó a cabo en los momentos difíciles del cambio (…), colocando sobre el tapate algunos principios tal vez olvidados.
(Victoria Sendón de León) Eusko Lurra Fundazioa, Iruña 2017
366 págs. Rústica 24×17 cm ISBN 9788469771952

2017-04-22

JM Erauskinen eskutik emandako argibidek eta azalpenak. Zein da kontsumitzailea?.Gastuak, Zoru klausula,Guindos dekretua,IRPH, eta askoz gehiago .

Explicaciones y aclaraciones de mano de JM Erauskin. ¿Que es un consumidor?,Gastos,Clausula suelo, Decreto Guindos,IRPH y mucho mas.