PNVren joera, ideologia eta bizioak agerian utzi dituen gatazka
Estatuan, garbiketa profesionala, Barne Produktu Gordinaren % 1,05a osatzen du eta orain kontutan hartzen ez diren etxeko garbiketa-lanak kontutan hartuko balira %8koa izango litzateke (lan hauei 91.000 miloiko balioa kalkulatzen zaie).
Kulturalki feminizatutako zeregina da garbiketa. Publikotasunetik aparte, “hiritarren “ begiradatik at egiten diren lanak dira. Izaera honek baldintzatu du udal eraikinen garbitzaileen aldarrikapenen iraupena eta gogortasuna. 11 Hilabete, 218 egun lan baldintza duinak eskatzen, 11 hilabete Udala entzungor egiten eta enpresaren jarrera beligerantea pairatzen.
Grebalariak, denak, emakumeak ziren.
Hondarribiko udalean ez dela Genero ikupsegia txertatzen aipatu izan du Abotsanitz Udal Taldeak eta udal gobernuak hartutako jarreran garbi ikus daiteke hori. Begibistakoa denaren ukazioa eginez ez da errealitatea aldatzen.
Udal eraikinen garbiketaren kasuan 2022 urte hasieran langileak 2012. urtean iraungitako hitzarmena eguneratzeko lanketa hasi zuten. Martxoan, lan-gatazka okertzen hasi zela ikusirik, Udal gobernuak enpresa eta langileen arteko negoziaketa zela adierazi zuen. Ordutik, behin eta berriro errepikatu duen mantra bat izan da eta ardura publikoak beteak zeudela justifikatzeko behin eta berrrio azpimarratu du zerbitzuaren esleipen kontratua 2021ko Abenduaren 30an sinatu zela aurreko urteko diru partida bikoiztuz.
Abotsanitzek gogorarazi izan du eskola publikoen garbiketa Udalaren ardura dela gainontzeko udal eraikinen garbiketa bezala, eta zerbitzuaren gaineko kontrola egin behar duela derrigor: kalitatezko zerbitzua ematen dela bermatu eta, kasu honetan, azpikontratatutako enpresak langileen lan-baldintzak betetzen dituela kontrolatu. Horregatik eskatu diogu udalari egoera honekin amaitzeko pausuak eman zitzala eta beste herrietan EAJko gobernuek erakutsitako borondate bera erakus zezala.
Baina Udal gobernu taldeak nabarmen erakutsi du ez zuela udal eraikinen garbitzaileen aldarrikapenen zilegitasuna onartzen eta enpresaren alde lerrokatu da. Hau horrela, grebaren aurkako alegazioak aurkeztu zituen eta lan sailari, eskatu zion ikastetxeen garbiketa oinarrizko zerbitzutzat hartzeko eta beraz zerbitzu minimoak %100an ezartzea proposatu zuen. Gainera, greba mugagabearen erdian eta enpresak gatazka konpontzeko inolako asmorik erakutsi gabe, Udal gobernuak ISS Facility Services multinazionalari kontratua luzatzea onartu zuen.
Ogasun eta Kontratazio zinegotziaren arabera, langileen aldarrikapenak jasotzeko plegu berriak egin behar ziren eta kontratuaren luzapenak egoerari egonkortasuna emango zion. Jendea nahasi eta aukera hau existitzen zen alternatiba bakar moduan saldu zuen. Abotsanitz (boto partikularraren bitartez) kontraturen luzatzearen aurka agertu zen, beste alternatibak aztertzeko eta negoziazioari bidea emateko eskatuz.
Eskola komunitateak, zuzendaritza, ikasle, irakasle eta Talaia Eskolako Guraso Elkarteak, ere oso modu aktiboan eta langileekiko enpatia erakutsiz aldarrikapen bide propioari ekin zioten eta oso paper garrantzitsua izan dute gatazkaren konponbidean. Arazoari lan-gatazkaz gaindiko izaera eman eta herri-gatazkan bihurtu dutelarik.
Neguan abiapuntua izan zuen gatazkak, udazkenera helduta, urrian 27an, Hondarribiko udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren lan gatazka bigarren aldiz jorratu zen Hondarribiko Udal bilkuran. Bertan jasotako interbentzioak EAJren gobernu taldeak jarrera aldatzera behartu eta biharamunean elkartu zen lehen aldiz langile eta enpresarekin batera.
Giroa bero-bero zegoela, Azaroaren 30an enpresa eta langileen arteko epaiketa ospatu zen eta Eusko Jaurlaritzaren gutxiengo zerbitzuen dekretua ez betetzeagatik enpresa zigortua izan zen. Aurreikus ziteken enpresaren kontrako lehen epai hau beste giltzarri garrantzitsua izan da gatazkaren konponbidean.
Egoera jasangaitza bizi zen batez ere eskoletan eta azkenean konponbidea iritsi da.
Ia urtebetez luzatu da agonia PNVren inmobilismoagatik. Haurrak, Irakasleak, Adienko pertsonak eta garbiketako langileak izan dira pertsona kaltetuenak, zuzenean pairatu bait dituzte egoera honen ondorioak.
Gatazka honek agerian utzi du gobernu talde honen kudeaketaren ahuleziak; alde batetik, kontratazioan azpikontratazioaren ereduak eta ideologia liberalak pertsonen beharren gainetik etekin ekonomikoak daudela argi utzi dute. Bestetik, kudeaketaren ikuspegitik gatazkaren luzatze honek izandako eragin deigarriena, hasieran ukatuak izan ziren aldarrikapenak baino konponbidea garestiago bilakatu izana da.
Bide honetan izandako kaltetuei adierazi nahi diegu ez luketela bizitu dituzten eraginak bizi izan beharko arazoari hasieratik heldu izan balitzaio. Azkenik, langileak zoriondu nahi ditugu lortutako akordioagatik, bide neketsu honetan erakutsitako duintasunagatik eta sektore feminizatuen eskubideen aldeko borrokan erreferente izategatik.