Emergentziazko neurriak aho batez onartu ditugu Txinzerren

Hondarribiko Udalean ez bezala (EAJk ez zuen udal taldeen adostutakoa errespetatu), Txingudiko Zerbitzuak-ek (Txinzer) aho batez onartu ditu koronabirusaren pandemiak eragindako zailtasun ekonomikoak arintzeko neurriak.

Hondarribiko eta Irungo erabiltzaile guztiei zuzendutako neurriak dira, baina batez ere zaurgarritasun arriskuan dauden familiak, autonomoek eta mikroenpresek izango dute onura handiena.

Hartutako neurrien artean honakoak daude: erabiltzaile guztientzat, malgutasun handiagoa ordainketetan; familia kalteberentzat (DBE jasotzen dutenak), uraren eta zaborren erreziboetan %50eko hobariak; eta itxi behar izan duten autonomo eta mikroenpresentzat, uraren eta zaborren fakturetan %100eko hobaria bi hilabete arteko epean.

(kontsultatu laguntzak eta eskatzeko modua)

Abotsanitz pozten da Hondarribiko eta Irungo alderdi guztiak ados jarri direlako pandemiak gehien zigortu dituen herritarrei laguntzeko. Halaber, Txinzerren arduradunen jarrera eskertu nahi dugu, osasun krisiari aurre egiteko bileretan izandako jarrera irekiagatik; informazioa elkarbanatu delako, eskatutako azalpenak eman direlako eta ekarpen batzuk kontuan hartu dituztelako.

Baina beste eskaera batzuk ez dituzte aintzat hartu, adibidez, familia kalteberatzat onartzea Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzeko prozedura abian dutenak ere, eta ez jasotzen dutenak soilik. Egoera oso zaila ari gara bizitzen, eta elkartasunez jokatzea ezinbestekoa da aurrera egin nahi badugu, ezingo baitzaio behar duen guztiari lagundu, behar ez dugun guztion artean egiten ez badugu.

Abotsanitz Udal Taldeak koronabirusaren eraginez gehien sufritzen ari diren hondarribiarren alde lanean jarraituko du, adostasuneko erabakiak bilatuz, bai Udalean, baita mankomunitatean ere.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta