Abotsanitz, Hondarribia euskalduntzeko bermea

Kezka handiz ikusten du Abotsanitzek euskarak Hondarribian duen osasuna. Jakina da euskaraz dakitenen artean oso gutxi direla eguneroko bizitzan gure hizkuntza erabiltzen dutenak. Herriko kaleetan Soziolinguistika Klusterrak egindako azken ikerketaren arabera, euskararen erabilera %24,6koa da, oso kopuru txikia kontuan hartzen badugu euskaraz dakitenen kopurua %60koa dela.

Egoera honi buelta emango dio Abotsanitzek, errotik aldatuz hizkuntza politika. Udalak asko egin dezake helburu hori lortzeko, Udalaren beraren euskararen ordenantza bete araziz, esate baterako. Horrez gain Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatuko du Abotsanitzek, eta etengabeko harremanetan jarraituko dugu, aurreko lau urteetan bezala, herri eragile guztiekin, euskara bultzatzeko ekimen guztiak babestuz.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.