AIZA! aldizkaria. 

Sei hilabetero atera dugun aldizkaria da hau. Bi ardatz nagusi ditu, batetik Abotsanitzek egiten duen udal lanketak (moziak, eskaerak, aurrekontuak, etabar) komunikatzea. Pentsatzen bait dugu lan handia egiten dela udalean baina, talde txikiei gertatzen zaigun moduan, hedapenerako aukera gutxi eta aurrekontu murritza daukagu. Beraz aldizkarian txukun asko agertzen da “Udalgintza” sailean aipatutako gaiak eta gertaerak.

Bestalde, AIZA! aldizkariak espazioa eskeini die herrian ditugun sortzaileei (argazkilari, marrazkilari, idazle, …) beraien proposamenak eta lanak erakutsi ahal izateko, inolako aurre baldintzarik jarri gabe. Ale bakoitzeko jende askok parte hartzen du. Azken hau, proiektu honen helburu nagusia ere bada, jende adin eta ibilbide ezberdinetakoa elkar ezagutu eta pixkanaka, herria saretzen joatea.

Deskargatu PDFak


Hondarribian Gerra Zibilaren kontakizuna. Liburuxka.

Aitzol Arroyo Historialariak eginiko Errelatoa dugu hau. Aurretik eginiko lanketa batetik dator. Lanketa horretan egunero-egunero uda osoan zehar kartelak jarri ziren herriko zenbait lekutan. Bertan Gerra Zibilean egun horretan bertan, gure herriko gertakarien kronika egiten zen. Aurre lanketa honen ondoren, eta berbegiraketa eta dokumentazioa gehituta, baita garaiko argazkiak eta Mikel Louvellik egindako marrazki eta mapekin, liburuxka itxura eman zaio.


Igor Enparan eta Aitzol Arroyo liburuxkaren aurkezpenean (2018/02/02)

2016. urtean, Gerra zibilaren 80. urteurrena zela eta Hondarribiko nondik norakoaren kontakizuna egin genuen. Oraingoan aldiz, Abotsanitzek, Aitzol Arroyo Tumasen gidaritzapean liburua kaleratu dugu. Herriko memoria eta historia jendarteratzeko asmoz.
El 2016 con el 80 aniversario de la guerra civil,realizamos una crónica diaria de lo acontecido en Hondarribia. Esta vez Abotsanitz a publicado un libro bajo la dirección de Aitzol Arroyo Tumas. Con el fin de transmitir la memoria e historia de nuestro pueblo.

Udal Aurrekontuak. Liburuxka.

Udaleko Aurrekontuen inguruan Abotsanitz udal taldeak egindako azken lanketak liburuxka formatuan atera genituen, beti ere herritarrari iristeko eta udaleko informazioa eskura izateko. Abotsanitzek markatutako gardentasun eta udal irekiaren ildoan kokatzen da liburuxka hauen argitalpena.

2020ko Aurrekontuen liburuxka

2019ko Aurrekontuen liburuxka

2018ko Aurrekontuen liburuxka

2017ko Aurrekontuen lanketa (Aiza! aldizkarian)

2016ko Aurrekontuen lanketa (Aiza! aldizkarian)

2016 eta 2017ko Aurrekontuak ere ikusgai dituzue Eskaera eta Mozioak dokumentutan, beste eskaera eta mozioekin batera. Klikatu hemen Udalgintzara joateko.


Denborapasa. Liburuxka.

Denborapasa jolasak, gure udal lanketak eta proposamenak  modu arin edo ez-ohiko batean herrira zabaltzeko ariketa bat izan da. Gure beste publikazioak bezala, herriko leku ezberdinetan doan banatu da.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta