Hondarribia ez da hondarribitarrentzat, ordaindu dezakeenarentzat baizik. Askok eta askok pairatzen ditugu Hondarribian bizitzeko zailtasunak eta denok ezagutzen ditugu beste herrietara alde egin behar izan dutenak. Azken hamarkadetako hirigintza eta etxebizitza politikek ekimen pribatuko etxebizitzak lehenetsi dituzte babestutako etxebizitzen gainetik:
2017an onartutako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) epaitegiek indargabe utzi zuten. Ondorioz, Plan berri bat idazteari ekin zaio, eta datozen 12 urtetarako izango dugun herri eredua definituko da. Hondarribian bizi nahi dugulako, orain da momentua prozesua jarraitu eta eragiteko!
HAPO berria egiteko prozesuak ze itxura hartzen ari duen jakiteko eta beraz etorkizuneko Hondarribiak, irakurri beheko estekan uzten dizuegun dokumentua:
Badagoelako parte-hartzeko aukera eta zure aldarrikapenak iristarazteko, orain da momentua!!
Dokumentuan aipatzen diren legeak hementxe dituzue informazio gehiago jaso nahi ezkero:
2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena
123/2012 DEKRETUA, uztailaren 3koa, hirigintzako estandarrei buruzkoa