Osasun zerbitzua hobetzeko urrats garrantzitsua

Aurreko astean izan genuen estreinakoz herrian, eta astelehenean bertan izan zuten bigarren bilera Irun eta Hondarribiko alkateek osasun sailburu berria den Alberto Martinezekin.  

Lehenik eta behin, azpimarratu behar dugu jarrera aldaketa baten aurrean gaudela, orain arte ezinezkoa baitzen, eta badirudi, oraingoan, egingarri edo gauzagarriagoa dela, bai bilerak burutzea eta baita horietan, gai ezberdinak mahai gainean jartzearena ere. Abotsanitzetik egiten dugun irakurketa itxaropentsua da. Momentuz, adierazpen asmoetan geratzen bada ere, uste dugu bide egoki baten abiapuntuan gaudela.

Positiboki baloratu beharrean gaude ere Bidasoa eskualderako etorkizuneko Plan Integral bat sortzearena, horrek ekarri beharko baititu Lehen Mailako Arreta zerbitzua, espezialitateak eta ospitale-zerbitzuetan hobekuntzak. Herritarren beharrak mahai gainean jartzeko abagune garrantzitsua izango delakoan gaude eta Hondarribiko herriari osasun zerbitzuaren hobekuntza ekarri beharko diona. Abotsanitzen sinistuta bait gaude hau dela herri egiteko modua, gertukoa eta kalitatezkoa den zerbitzua eskaintzea, alegia.

Horren harira, aipagai izan nahiko genuke ere joan den otsaileko udalbatzan aurkeztu genuen eta gehiengo osoz onartu zen osasun zerbitzuen hobekuntzarako proposamena. Orduko hartan,  Osakidetzak eskaintzen dituen hainbat espezializazio-zerbitzu Hondarribiko anbulategira ekartzea eskatzen genuen, maiztasun jakin batekin, herritarren bizi-kalitatean hobekuntza bat izango zelakoan. Eta ideia horrekin aurrera dihardugu, espero baitugu Udalak Plan Integral horretan txertatzea udalbatzan onartu zen proposamena.

Amaitzeko, herri mugimenduari eskertza egin beharrean gaude, osasun publikoaren defentsan egindako aldarri eta mobilizazioei, eta gure kasuan, zehazki, Osasun Bidasoa plataformari. Gizartea antolatzen denean, gauzak lortzen direla ikusarazi dute eta horren emaitzak, ostean, herriaren mesederako izango baitira. Horretaz gain, eskualdeko ordezkari instituzionalek izandako jarrera ere mahai gainean jarri nahiko genuke, konpromezua adierazi eta buru-belarri jarduten egon baitira.

Hondarribian, 2024ko urriaren 3a

OSASUN ZERBITZUA HOBETZEKO URRATS GARRANTZITSUA

Hondarribian, 2024ko urriaren 2a

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta