Kalean da ‘Aiza!’-ren zortzigarrena

Abotsanitz Herri Batzarrak kaleratzen duen Aiza! aldizkariaren zortzigarren zenbakia kalean da. Beste gai askoren artean, Goikoerrotako azken errotariekin eginiko elkarrizketa, bi arkitektok pandemiaren inguruan egiten duten hausnarketa, Bertsolaritza Hondarribian serieko atalean Fernando Artola Bordari-ri eskainitakoa, Mikel Sarriegik Butterfly effect antzezlanari buruz idatzitakoa, edota kolaboratzaile berrien ekarpenak aurkituko dituzue azken zenbaki honetan.

Zenbaki berezia izan da aldizkaria egiten dugunontzat, hasieratik kolaboratzaile fin eta lan taldeko partaide izandako Nikolas Aldai hil zenetik argitaratzen dugun lehenengoa delako.

Dagoeneko Hondarribiko toki publikoetan aurkituko duzue Aiza!-ren zortzigarren zenbakia. Norbaitek aurkituko ez edo aurreko zenbakiren bat lortu nahiko balu, jar dadila gurekin harremanetan posta elektronikoz.

AIZA! #08

  • Azala. Mikel Louvelli Nieves
  • Sarrera
  • 0 kilometro baino harago. Nere Aspiazu Baskaran
  • Bertsolaritza Hondarribian (VII). Iomani
  • Crítica literaria. Manuel Meneses
  • Goikoerrota, oinarrizko industria baten azken lekukoa
  • Pandemiari zor, edo zer? Elkarrizketa bi arkitektoren artean. Mikel Azkona eta Santiago Noain
  • Pese a todo, seguimos. Mª Jesús Bolaños
  • Butterfly effect edo norbanakoaren akzioen ardura. Mikel Sarriegi
  • Arotzak zuen alaba bat. Koldo Emery
  • Musika kritika. ‘F’
  • Artea. Ione Iturria
  • Sare konpontzaileak. Aitzol Arroyo Tumas
  • Pandemoniumean isolaturik. Mikel Iriondo
  • Zuntz dietetikoa, gure aliatua. Hegoi Martin
  • #erriatxikotia
  • Abotsanitz Udal Taldearen informazioa
  • Kontrazala. Mikel Louvelli Nieves

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta