Egindakoa zuzentzeko eskatzen diogu PNV-ri

Gobernu taldeak alternatibarik planteatu gabe Portu auzoan mugikortasun-murrizketak martxan jartzeko erabakiaren zentzugabekeria ikusita, auzo mugakideetan sortutako alboko kalteen aurrean, eta hondarribitarren haserre justifikatuaren aurrean, Abotsanitz Udal Taldeak atzera egiteko eta aurreko astean hartutako aldebakarreko neurriak indarrik gabe uzteko eskatu dio EAJri.

Erabaki hori ez da inorekin kontsultatu. Gezurra da mugikortasun-mahaian onartu izana, ez baita deitu ere egin. Eta proiektu horrek ez ditu PMUSen irizpideak betetzen, mugikortasun-mahaian adostu ez izanaz gain, plan horretan jasotzen diren ordezko neurri ezinbestekoekin batera ez doalako. Gainera, legez kanpokoa da, ez baita inolako arautan oinarritzen. Ezin da egin EAJk egin duena. Baldarkeria eta arduragabekeria da.

Horregatik guztiagatik, EAJri eskatzen diogu zuzendu dezala, indarrik gabe utz ditzala neurri murriztaile guztiak, dei dezala mugikortasun-mahaia, eta mahaiak erabaki dezala PMUS nola ezarri. Nahikoa da Hondarribia hondoratzen ari diren aldebakarreko erabakiekin.

Honi lotuta: Portua proiektua PNV-rena da, ez da Udalarena

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta