Bihar, igandez, Mi pequeño gran samurái dokumentala proiektatuko dute Hondarribiko Itsas Etxean. Albiste oso ona da, normalean politikan ez delako ikusten ez denaz eztabaidatzen. Eta hori da Mi pequeño gran samurái fimaren helburua: Ekairen borrokaren bidez, Euskal Herriko pertsona transexualen egoera azalaraztea.
Abotsanitzek esker ona azaldu nahi die Ekairen familiari, proiektuan parte hartu duten guztiei, eta proiekzioa antolatu duen Hondarribiko Udalari. Bide batez, berdintasunaren alde borrokatu duten eta borroka horretan diharduten guztiei zabaldu nahi diegu gure eskertza.