“Telekomunikazio-txostena ez egiteak HAPOren erabateko deuseztasuna dakar”

Laugarren sententzia Hondarribiko hirigintza-plana deuseztatzen duena

hapo hondarribia
Sententziak argi uzten du ezin dela plan orokorra onartu telekomunikazio-txostenik gabe

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren bigarren atalak Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) buruzko laugarren epai deuseztatzailea eman du. Kasu honetan, Jaizkibel SA enpresak aurkeztutako errekurtsoari erantzuten dio.

Epaia aurreko hiruren ia berdina da, baina oraingo honetan, jeltzaleek orain arte aurkeztutako helegiteei erantzun diete zeharka epaileek. “Ez du zentzurik plan orokor bat behin betiko onartutzat jotzea, telekomunikazioen arloko zehaztapenak aintzat hartu gabe, administrazio errekurtsogileak [Hondarribiko Udalak] aldarrikatzen duen bezala. Izan ere, telekomunikazio-sareak planteamenduaren beste eremu batzuetan duen eragin ukaezina dela eta, haiek erabat baldintzatzeraino iritsi daitekeelarik, ezinezkoa da pentsatzea plan orokorrak behin betiko onartu daitezkeela sare horren hedapena zehaztu gabe”.

Hau da, ezin da plan orokor bat onartu telekomunikazio-txostenik gabe, eta aurkeztu ez izanak HAPO osoa baliogabetzen du. Hala berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak: “Txosten hori ez aurkezteak Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren erabateko deuseztasuna dakar”.

Duplexei dagokienez

Bestalde, pozten gaitu jakiteak Hondarribiko Udaleko Hirigintza departamentuak kontuan hartuko dituela Abotsanitz Udal Taldeak Muliate inguruko duplexei buruz egindako eskaerak. Hala ere, ez gaitu hainbeste pozten ikusteak komunikabideek jasotzen dituztenean bakarrik erantzuten direla gure galderak. Izan ere, 2019tik hona galdera bat baino gehiago erregistratu dugu gai honi buruz, eta ez dugu erantzunik jaso orain arte.

Gogorarazi nahi dugu legez kanpoko duplexek bizilaguneei kalte egiten diela. Horregatik, zuzen jokatzeko eskatzen diogu hirigintzako udal departamentuari.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta