A25 Egunez Egun

6/6 GIZARTE-EREDUA.

Gizartean, gizonek pribilegio-posizioa izan dute emakumeen aldean, gizontasun ereduak finkatutako genero nortasun eta zereginen ondorioz. Gizontasun eredu hori tradizionala, patriarkala edo hegemonikoa da, eta boterean, indarrean, zorroztasunean, lehian, edota inposaketan oinarritzen da, besteak beste.

Arlo afektibo-emozionala gutxietsita dago; eta kanpoko mundua, arlo politiko eta soziala, handietsita.

Belaunaldiz belaunaldi egoera hori berregin eta finkatu egin da. Gizartean gora egiteko eta nabarmentzeko gizontasun hegemonikoarekin lotutako balioak hedatu dira, gizon nahiz emakumeengan. Arlo politiko-ekonomikoko emakume liderrak ez ditugu emakumezko rolekin lotzen (zainketa, afektibotasuna, lankidetza…), gizonezkoekin baizik (lehia, oldarkortasuna, irmotasuna…).

Gizontasun-eredu horrek zenbait muga ezartzen dizkie gizonei: hazkuntza pertsonalerako aukerak, gizonek gizaki moduan dituzten abaguneak eta erabat garatzeko daukaten gaitasuna. Horrez gain, emakumeak menderatzeko sistema heteropatriarkala betikotu egiten da.

Hori dela-eta, gizontasun-eredua iraultzeko, ezinbestekoa da ‘gizon izatea’ zer den berraztertzea.

ITURRIA: Sexu-indarkeriaren pertzepzio soziala, Genero Indarkeriaren Aurkako Gobernu Ordezkaritza (2018)

'Blueballs', Judith Bernstein
‘Blueballs’, Judith Bernstein

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta