Euskaraldiaren atarian literatur lehiaketak ezabatu ditu EAJk

Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuak ez ditu aurten Bordari eta Satarka lehiaketak deitu. Maria Serranok zuzentzen duen departamentuak inorekin kontsultatu gabe hartu du erabakia. Ez epaimahaia osatu izan dutenekin, ez gainontzeko udal taldeekin, ezta Kultura departamentuarekin ere.

Abotsanitz Udal Taldeak oso larritzat jotzen du euskarazko literatur lehiaketak inolako arrazoirik gabe bertan behera uztea. Eta deigarria egiten zaigu Txomin Sagarzazu alkateak erabaki honen kontra ezer egin ez izana, kontuan izanik urte askotan departamentu horren arduradun izandakoa dela, baita epaile lanetan aritua ere. Bereziki mintzen gaitu, Hondarribian euskararen erabilerak duen beheranzko bilakaera kontuan izanik, gure hizkuntza eta kultura gazteen artean sustatzeko tresna oso baliagarria delako Bordari-Satarka deialdia.

1984an antolatu zituen lehen aldiz Hondarribiko Udalak Bordari ipuin-lehiaketa eta Satarka olerki-lehiaketa. Iaz 36. ekitaldia bete zuten eta Euskal Herriko euskarazko literatur sari zaharrenetakoak dira, zaharrenak ez badira.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta