Ez gaude etxebizitza pribatuen kontra, publikoen alde baizik

Madalenako Kuboaren promozioagatik 1,6 milioi euro jasoko ditu Hondarribiko Udalak. Duela gutxi Montañeneako proiektuaz eztabaidatu genuen. Montañenean 2,5 milioi euroko konpentsazioa aurreikusi zen. Madalenako Kuboa, Montañenea, Capuchinos, Patximoskenea, Basako, Izaberri, Tximista, Zortziko, Gure Begiko, Osasunmendi, Domingotxoenea…

Babestutako zenbat etxebizitza egin litezke bakarrik promozio pribatuen konpentsazio kopuruak erabilita? Nola eragingo luke etxebizitzen prezioan Hondarribiko Udalak babes publikoko etxebizitzak egingo balitu? Promozio pribatuen konpetentzia bihurtuko lirateke, eta pribatuek merketu beharko lituzkete, publikoekin lehiatzeko. Alokairuen prezioak ere merketuko lirateke. Eta hondarribiarrek ez lukete herria utzi beharko etxebizitzaren prezioaren eraginez.

Abotsanitz Udal Taldea ez dago eraikuntza enpresen kontra. Gu ez gaude etxebizitza pribatuen kontra. Etxebizitza publikoen alde gaude gu. Politika sozialen alde. Hondarribiarren alde.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta