38 milioiko aurrekontutik 22 milioi baino ez zituen gastatu udal gobernuak
Hondarribiko Udalak 38.722.323,45 milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2019an (hasierakoa: 21,8 milioi + kreditu aldaketa: 16,9 milioi). Horietatik 22,5 milioi bakarrik erabili zituen (22.465.906,49), eta beste 16,3 milioi erabili gabe utzi zituen (16.256.416,96). Soilik %58ko gauzatzea da hori. Ondorioz, onartutakoa baino 16,3 milioi euro gutxiago jaso zituzten herritarrek iaz.
Inbertsioen atalak argi uzten du kudeaketarako EAJren gaitasun eza. Inbertsioetarako aurrekontuaren %29a baino ez zen gauzatu, 14,4 milioitik 10,3 ez ziren erabili.
Urtetik-urtera errepikatzen den aurrekontu eredu honek arlo guztietan eragiten du, jarraian azaltzen ditugun adibideetan argi geratzen den bezala (adibide guztiak 2019ko aurrekontu likidaziotik jaso ditugu):
Erabili gabeko partida batzuk:
- Trafiko antolakuntzako informazio prozesurako ekipoak: 480.000 euro
- San Nikolas zubiaren berritzea: 370.000 euro
- Blues jaialdia: 356.000 euro
- Harresiak: 319.000 euro
- Udaltzainen bulegoak eta ibilgailuak: 153.000 euro
- Parking publikoaren aztertzea: 60.000 euro
- Hondartzako azpiegiturak: 35.000 euro
- Caritas eta Gurutze Gorria: 16.000 euro
- …
Exekuzio oso txikia izan duten zenbait programen aurrekontuak:
- Saindua: %91 erabili gabe
- Herritarren parte-hartzea: %83 erabili gabe
- Garraio eta azpiegiturak: %99,5 erabili gabe
- Auzo-bideak: %73 erabili gabe
- Genero berdintasunaren sustapena: %80 erabili gabe
- Lehen mailako gizarte laguntza: %48 erabili gabe
- Kultur ekipamenduak: %63 erabili gabe
- Artxiboa: %69 erabili gabe
- Ondare historiko-artistikoaren sustapena: %51 erabili gabe
- Kasino Zaharra: %47 erabili gabe
- Kirola sustatzea: %41 (844.000 euro) erabili gabe
- Hondarribia Abian: %43 (129.000 euro) erabili gabe
- Babes-publikorako etxebizitzak: %100 erabili gabe
- Etxebizitza alokatzeko laguntzak: %100 erabili gabe
Herritar bakoitzari 3.200 euro zor zaizkio
Hondarribiko Udalak 54 milioi euroko soberakina pilatu du dagoeneko, zerga eta tasetan 6 urtetan jasotzen duenaren adina. Urtero-urtero, gastatzen duena baino gehiago jasotzen du, iaz 3,5 milioi.
Zergatik gertatzen da hori? EAJren udal gobernuaren erabaki politikoengatik, horien artean, langileak ez kontratatzeko erabakia.
Erabaki politikoa delako zerrendako lanpostuak ez betetzea, udal langile taldearen %60a baino gehiago interinoa izatea (legeak esaten duen arren 2020aren bukaeran ezin duela %7a gainditu), urtetik urtera onartzen diren proiektuak ez burutzea, jasotzen dena baino gutxiago gastatzea.
Hori da Hondarribiko EAJren politika. Beste politika batzuk behar dira. Herritarrek ordaintzen dutenaren eta jasotzen dutenaren arteko oreka, udalak biltzen duenaren eta inbertitzen duenaren arteko oreka. Hori behar dute hondarribiarrek.