Errekurtsoa jarrita ere, udalak ezingo du lizentziarik eman

Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) bertan behera uzteak ondorio oso larriak ditu. Errekurtsorako aukera uzten du, bai, nahiz eta jurisprudentziak argi uzten duen errekurtso horrek ez duela ibilbiderik.

Eta garrantzitsuagoa: errekurtsoak ez ditu sententziaren ondorioak geldiarazten. Epaitegiek errekurtsoa aztertzea onartuko balute ere, udalak ezingo luke HAPOan oinarritutako inolako lizentziarik eman. Udalen zalantza juridikoak argitzeko balio duen El Consultor de los Ayuntamientos webgunean argi azaltzen da hori, eta horri doktrina gehiago gehitu behar zaio.

Ebazpen judizialaren ondorioz hiri antolamendurako tresna nagusien baliogabetasunaren ondorioak azaltzen dituen atalean argi eta garbi uzten du: errekurtsoa jarrita ere, ezereztatzeak bertan behera uzten ditu sententziaren kontrako erabakiak. Hain zuzen ere, arlo judizialean doktrina bat garatu zuten, udalek tranparik egin ez zezaten. Honela dio, hitzez hitz:

“La dilación en el tiempo de la ejecución de las sentencias de nulidad de los planes generales dictadas por los Tribunales Superiores de Justicia que implicaba el recurso de casación, con su efecto suspensivo, hizo que se desarrollara una doctrina por parte del Tribunal Supremo que evita que las decisiones del Tribunal de instancia queden en papel mojado hasta que resuelva el Tribunal Supremo. Lo que pretenden los tribunales con la aplicación de esta doctrina es evitar que se otorguen licencias o se aprueben planes de desarrollo que dejen vacía de contenido la ejecución de una sentencia de nulidad de un plan general.”

Horregatik, Hondarribiko udal gobernuari egindako kaltea ez handitzeko eta lehenbailehen gainontzeko udal taldeekin esertzeko eskatzen diogu, parte hartzean eta akordioan oinarritutako plan orokor berri bat lantzeko oinarriak finkatzeko. Plan orokorra bertan behera geratzearen ondorioak oso larriak dira, baina are eta larriagoak izan daitezke sententziak dioena aintzat hartu ez eta bide zidorrak hartu nahi izatea.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta