Gazteria departamentua zoriondu nahi dugu egiten ari den lanagatik
Uda Jolas eta Uda Abentura egin ahal izateko lan itzela egin duelako eta egiten ari delako Gazteria departamentuari esker ona azaldu nahi diogu. Asko pozten gara gazteentzako udaleku irekiak egingo direlako, eta bereziki pozten gaitu izena eman dute haur guztiek parte har dezaketelako (Uda Jolasen 240 haurrek, 200-eko mugatik oso goitik). Haur guztiek aukera izatea izan da urtetik urtera egin dugun eskaeretako bat eta aurten, denbora murritzagoan bada ere, egingo da.
Koronabirusak behartuta, formatu murriztuarekin egingo dira bai 5-11 urteentzako Uda Jolas, baita 12-14 urteentzako Uda Abentura programak. Uda Jolas, hamabost eguneko bi txandetan egingo da. Uda Abentura, aldiz, goizez bakarrik, orain are goiz eta arratsaldez egiten bazen ere.
Gazteriako teknikariek eta enpresa arduradunak lanean jarraitzen dute formatu egokiena bilatzen, pandemiak behartutako egoerara egokitzen. Talde txikiagoak, begirale gehiago, eskola desberdinetan… Sinistuta gaude, gainera, aurten hartuko diren erabaki batzuek hurrengo urteetarako balioko dutela, besteak beste, udalekuetan egon nahi duten haur guztiek aukera eduki dezaten.
Hurrengo egunetan etxeetara iritsiko dira jakin beharreko guztiak biztzen dituzten sobreak. Eta gogoratu aurretiazko izena eman duten haurrek parte hartu nahi dutela baieztatu beharko dute. Adi egon ba!