Aurreko urteetan egindako lanari segida emanez, 2020 urteko udal aurrekontuari buruzko liburuxka argitaratu du Abotsanitz Herri Batzarrak. Bertan, Abotsanitzek egindako lanketaren laburpena jasotzen da (onartutako eta ez onartuko emendakinak, fitxak…), baita azken urteotako aurrekontuen garapenaren datuak eta balorazioa ere.
Momentuz bertsio digitala bakarrik eskuratu daiteke, baina papereko bertsioa ere kaleratuko dugu. Koronabirusak eragindako emergentzia egoera arintzen denean egingo dugu banaketa.