Muliate plazan dauden hirigintza elementu arriskutsu batzuk zuzentzeko eskaera egin du Abotsanitz Udal Taldeak gaur goizean. Plazako hamar sotoetako jabe-elkartearen eskakizunak dira eta Hirigintza Udal departamentuari helarazi dizkiogu. Aurrekontuen eztabaidan emendakin partzial bezala aurkeztutakoak dira, EAJk atzera bota zituenak.
Hauek dira Muliateko plazarako eskaera urbanistikoak:
- Muliate plazako 1 sotoaren aurrean dagoen erorketa arriskua zuzentzea. Haurrak jolasean ibiltzen diren gunea da eta 4 metroko altueratik erortzeko arriskua dago. Gune hori ixteko edo altuera handieneko gunea babesteko eskatzen dugu.
- Haur parkeko zoruaren mantenua egotea. Kautxuzko zoruaren egoera ezin txarragoa da. Konpontzea eta mantenu lanak egitea eskatzen dugu.
- Plazako zoruko arrakalak estaltzea. Zabalegiak dira eta erorketak eta orkatila bihurketak eragiten dituzte, besteak beste. Dagoeneko hainbat istripu egon dira.