Hiru saskikoa da aurtengo Errigoraren eskaintza

2013 urtetik ia 1.000.000€ bideratu dira Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematen ari diren proiektuetara.

Aurten hiru dira Errigoraren eskaintzak jasotzen dituen saskiak: saski beltza, saski berdea eta saski zuria. Hirurekin, Nafarroa hegoaldeko ekoizpena sustatu eta euskalgintza proiektuei babesa adierazteko aukera dago. Izan ere, saskien balioaren %25a Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari bideratuko da.

Azaroaren 20ra arte egin daitezke eskariak. Hondarribian, Olagarro elkartean eta Talaia Eskolako ikastetxeetan jaso daitezke. Hori bai, Errigoraren webgunearen bitartez egin behar dira eskaerak.

SASKI BELTZA:

Orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, zainzuri-krema, teilak, melokotoia almibarrean, kardua, tomate frijitua eta pikillo mamia.

Saski beltza

SASKI BERDEA:

Orburuak,zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa, olio-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, arroza, pasta, barazki-menestra eta ozpina.

Saski berdea

SASKI ZURIA:

Orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa (kriantza), patxarana, Extra Brut, polboroiak, patxaran mantekatuak, txokolatezko arrokak eta pikillo piper marmelada.

Saski zuria

Egin eskaria

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta