2024KO AURREKONTUA ITXITA, ABOTSANITZ BAIKOR

Aurreko urteko kontu likidazioa amaitutzat emanda, Abotsanitzetik irakurketa positibo bat egin beharrean gaude, aurrekontuak izan duen gauzatze-mailari dagokionez, bai eta kudeaketa efiziente, erreal eta egingarri bat gauzatu den heinean.

29.053.752 € zituen 2024ko hasierako aurrekontuak, aurreko urtearekin alderatuta % 15eko igoera zuena eta zergak eta tasak izoztu genituenekoa. Gastu eta diru-sarrerei erreparatzen badiegu, harrotasunez esan genezake historian gastatu eta jaso den aurrekonturik handiena dela 2024koa eta horrek aditzera ematen digu ere, kudeatzeko gai garela, bai eta aurrekontuak errealak eta egingarriak egin ditugula.

Baina hemen balioan jarri beharrekoa, kudeaketa edo gobernatzeko eredua da. Azken bi agintaldietan (2015-2023), aurrekontu irrealak osatzen zituzten, gauzatzen ez zituzten eta urtero errepikatzen ziren proiektuak txertatuaz (San Nikolas Zubia, Saindua gaztelekua, etab.). Exekuzioari dagokionez, altxortegiari begiratu besterik ez dugu egin behar.

2015eko kontu likidazioa egin zenean, 37,88 milioi zeuden altxortegian eta 2021eko likidazioan sabaia jo zuen soberakinak: 62 milioi eurokoa. Agintaldi t´erdian, 24 milioiko igoera izan zuen altxortegiak, zerbitzuak ez eskaini eta erabiltzen ez zen diru batekin bete zena. Jarraian izandako eboluzioa:

20152016201720182019202020212022[1]
37,88 M42,16 M46,4 M51,43 M54,8 M58,77 M62,07 M61,96 M

Zer esan nahi du urte gutxiren buruan 24 milioi pilatu zirela altxortegian? Bada kudeatzeko gaitasun eza batetik, eta planifikazio politiko falta bestetik, aurretik aipatu ditugun urtero errepikatzen ziren proiektu faraonikoak etengabe aurreikusi eta luzaroan gauzatzen ez zirenak.

2023ko udatik, Abotsanitz Udal Gobernuaren parte denetik, kudeatzeko eredu berri bat jarri nahi izan genuen martxan; gertukoa, erreala eta egingarria izango zena. Horixe izan zen gure konpromisoa herritarrekiko: urte horretan egin zitezkeen proiektuak bakarrik jasoko genituen aurrekontuetan eta gastu eta diru-sarreren benetako oreka bat bilatuko genuen, udalak eskaini beharreko zerbitzu eta proiektuak, herritarrek egin beharreko esfortzu fiskalaren pare izatea, alegia.

Altxortegi-gerakin gordina2022/12/312023/12/312024/12/31
Kopurua61.957.354,59 €61.811.862,81 €60.876.824,96 €

[1] Kontuan hartu behar da ere, 2022ko likidazioan, aurreikusi ez zen San Telmo gazteluaren erosketa egon zela, 3,5 milioi euroko kopuruarekin, horrek emaitzak faltsutu baitzituen, hori gabe beste 3 milioitan handituko baitzen.

Agintaldi erdira iristen ari garen honetan, ozen esan genezake hitzetatik ekintzetara pasa garela, baita aurrekontuetan ere, eta bai planifikazioa zein gauzatze-maila errealak eta baikorrak izan direla, iraganean gertatzen ez zen moduan. Kasu honetan, altxortegira bueltatuz, aipatu behar dugu kopurua beheraka dijoala, orain, aurretik zegoen joera irauliaz. 2024ko kontu likidazioaren balantzean, 935.037,85€-tan txikitu da altxortegia, gastu gehiago egon baitira eta oposizioak iraganean botatakoak gezurtatuaz.

Hau guztia, kontu likidazioa eta exekuzio mailaren gorakadak, pertsonalaren gastuan egindako esfortzuarekin du lotura zuzena. Udal gobernuaren parte garenetik esan dugu gure helburuetariko bat udala sendotzea zela, baliabide tekniko gehiagoz hornituaz instituzioa. Izan ere, pertsonal teknikoak ahalbidetzen du proiektu eta zerbitzuak aurrera ateratzea, bai eta behar den zeleritatez gaiak burutzea ere. Jarraian dituzue azken 5 urteetako pertsonal gastuen nondik-norakoak:

 20202021202220232024
Aurreikusia7,46 milioi €8 milioi €8,18 milioi €8,65 milioi €8,92 milioi €
Gastatu gabe0,87 milioi €0,72 milioi €1,18 milioi €0,66 milioi €0,28 milioi €
Gastatua6,59 milioi €7,28 milioi €7 milioi €7,99 milioi €8,64 milioi €

Horri jarraiki, aurrekontuaren jarraipen datu interesgarri bat inbertsioetan eskuratu genitzazke. Hauetan, azken urteetako kudeaketa oso da deigarria, batez ere gastuari erreparatzen badiogu:

 20202021202220232024
Gastatua0.82 milioi €0,94 milioi €6,46 milioi €[1]3,48 milioi €5,29 milioi €

Izan ere, hemendik ondoriozta genezake, proiektuak diruz hornitu bai, baina inbertsio horiek aurrera eramateko kudeaketa defizientea izan duela iraganean gobernu jeltzaleak eta gauden bi-urteko honetan, beste behin, egoerak hobera egitea lortu dugula. 2024 urtean zehar garatu diren inbertsio nagusienen artean, bide publikoen hobekuntzak, argiteria publikoa, Alkartasuna elkarteko aterpea, udaleko obrak, harresien mantenu eta hobekuntza obrak edota bi etxebizitzen erosketa izango genituzke.

Amaitzeko, eta hasieran aipatu gisan, datu guztiak ikusirik, balorazio positiboa egiten dugu exekuzio eta gauzatze-mailarena. Kudeatzeko gai garela baieztatu dugu, aurreikusitako ia dena garatzeko, bai eta etorritako inbertsioak burutzeko ere. Gure konpromisoa da, etorkizunean joera berdina mantentzea, urratsez urrats ari gara.

Hondarribian, 2025eko martxoaren 26a


[1] Aurreikusita ez zegoen San Telmo Gazteluaren erosketa dugu baldintza gisa, 3,5 milioi eurokoa izan zena.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2025. Eskubide guztiak erreserbatuta