BOST URTE ETA GERO, KASINO ZAHARREKO TABERNA BUELTAN DA!

Bost urteren ostean, asteazken honetan ireki ditu ateak, berriz ere, Kasino Zaharreko taberna-kafetegiak, arduradun berriekin eta ilusioz beteriko bide bati ekinaz. Urte hauetan, pandemia, ke-saltze eta obra ugari eduki ditu protagonista bezala Kasino Zaharrak, gehienak, utzikeria politikoari erantzuten diotenak.

2020ko martxoan, Pandemia zela medio, itxi behar izan zuen Kasino Zaharrak, bai eta bertan eskaintzen zen taberna-kafetegia zerbitzua ere. Bi urte t´erdiren ostean, 2022ko urrian, Kasino Zaharra berriz ireki zuen aurreko gobernu jeltzaleak, baina taberna-kafetegia zerbitzurik gabe. Orduan, Gotzone Larrartek (orduko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak) aurreratu zuen “lanean zihardutela lizitazioa burutzeko”. Zein izan zen gure sorpresa, gobernura iritsi ginenean, 2023ko udan, zerbitzu horren expedientea hutsa zegoela, hau da, dena egin gabe zegoela… Zertan aritu ziren lanean ba aurretik?

Hori zela eta, lehentasun gisa ezarri zen kontratazioa eta zerbitzua martxan jartzea eta 2024ko urte osoa baliatu da pleguak eta kontratazioa burutzeko. Esleipena urte amaieran egin bazen ere, 2025 honetan sinatu dira azken kontuak. Azken urte t´erdi honetan, eraikina eta barruko ekipamendua, egoera oso txarrean zegoen eta ia dena berritu behar izan da, aurretik eratorritako utzikeria zela medio.

Eta gaurkoan, azkenean, irekitzeko eguna iritsi zaio Kasino Zaharreko taberna-kafetegiari. Zahartze-aktiboa erdigunean jarriaz, eta nahiz eta adin-tarte ezberdinak kontuan hartu, auzo-bihotz gisa funtzionatuko duen espazioa bueltan datorkigu.

Zergatik diogu hau? Beharra zegoelako adinduen artean, kontuan hartuta, Hondarribiko %25ak 65 urte edo gehiago dituelako eta hauek ere balioan jarri behar ditugulako. Etorkizuneko belaunaldiek, oraingoekin batera ere, izan dezaten zahartze-aktibo eta elkargune duin bat.

Hondarribian, 2025eko otsailaren 5a

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2025. Eskubide guztiak erreserbatuta