Proiektu hau aurrera eramateko giltzak pertsonak dira, lanean jarraitzeko indarra ematen diguten pertsonak. Abotsanitzen autagaien zerrenda osatzen duen taldea parekidea da 14 emakume eta 13 gizonek osatzen dute eta adin tarte anitza ordezkatzen dute.
Herriko talde , eragile eta auzoetako ordezkaritza lortu da: Emeki, Psilocybe eta Aiza kultur elkartea bezalako erakundeko kideak ditugu. Kirolariak ditugu taldean arraunean, futbolean eta eskaladan ezagunak.
Arrantzale auzoa, Mendelu, Amute, Alde zaharra, Portua eta erdiguneko auzokideak ditugu. Arrantza sektorean lanean eta arrantzaren ondarearen defentsan dabiltzan kideak ditugu. Sektore feminizatuetan langileen eskubideen defentsan lan sindikal garrantzitsua egindako kideak ditugu. Osasun-sisteman lanean diharduten profesionalak eta Osasun Bidasoa plataformako kideak ditgu; Hezkuntza-sistemako irakasle eta pedagogoak ditugu. Enpresa publiko zein pribatutako langileak ditugu, kudeaketan esperientziadunak.
Talde hau, Hondarribiko udaleko dinamika politikoan aritua, administrazio-kudeaketan esperientziaduna, ikuspegi sozial sendokoa da eta Hondarribia sakon ezagutzen duena da eta harrotasunez aurkezten dugu:
1 IGOR ENPARAN ARANETA 2 ESTITXU URTIZBEREA SORZABAL 3 LUPE QUEIRUGA ORONOZ 4 AITZOL ARROYO TUMAS 5 JOSU PEÑA ALZA 6 TAMARA YAOSKA SASTRE CASTILLO 7 ORTZI ALONSO MURELAGA 8 AINHOA PEREZ ANCISAR 9 IKER DE LA LINDE GARCIA 10 ARNTXA AMUNARRIZ AMUNARRIZ 11 MºJESUS BOLAÑOS REYERO 12 EGOITZ ALCARAZ FRANGANILLO 13 ANE CARRERA QUEIRUGA 14 JOXE ANGEL ETXABE ITURZAETA 15 ESTIBALIZ RUBIO ALKAIN 16 SUNI GUTIERREZ ECHEVERRIA 17 MIKEL ALKAIN GOÑI 18 MAYI ERRASTI JAUREGUI 19 AINHOA ZABALETA RUEDA 20 JUANAN CORNEJO REYES 21 IZASKUN EIZAGUIRRE EGUIGUREN 22 IBAI LABAYEN ZAPIRAIN 23 PIO PEREZ ALDASORO 24 KRISTINA ALZA ALBISTUR 25 JUAN ORTIZ ARMENDARIZ 26 XABIER AGUIRRE ARTOLA 27 MAXUXA LARRARTE CAMPANDEGUI
ZUEK ZARETE GILTZA!!