AURRERA EGITEKO, ALFONBRAK ALTXATU BEHAR DIRA

Azken asteetan EAJ-ren udal gobernuko ordezkariek ABOTSANITZ eta bere zinegotzien aurka adierazitakoen ondoren, gure hausnarketa propioa egin nahi dugu.

Udalbatza eta batzordeetan, prentsan eta Udalaren web orrian, behin eta berriz egin diren agerraldietan “gezurrak” esaten ditugula, alarma eta krispazioa sortzen dugula, eta populistak garela esaten dute. Bestalde, sektore pribatuari laguntza publikoak emateko politika eta legearen ikuspegitik nekez justifika daitezkeen obra-lizentziak ez babestea leporatu digute.

EAJren propaganda-jarduera frenetikoa eta urduritasunaren arrazoia hauteskundeen hurbiltasunean egon daiteke. Orain arte oposizioak maiz proposatu dituen eta behin eta berriz baztertu eta tiradera batera bota dituzten proiektuak berehala exekutatzea iragartzen dute.

Gure udal-ordezkaritzari baikorra ez izatea leporatu zaio, gure ikuspegi aurrerakoi eta kritikotik begiratuz ondorengo arrazoiengatik izan daiteke.

EZ GAUDE ADOS, Alkateak dekretu bidez MONTAI enpresari egindako ordainketekin, hamabi urtez indarrean dagoen legedia sahiestu baitu.

EZ GAUDE ADOS, Zaldunbordan ehun saltoki baino gehiagoko macro outlet bat irekitzeko lizentzia ematearekin. Lekuko ekonomian izango lukeen kalteengatik.

EZ GAUDE ADOS, Gabarrari kaleko beilatokirako eraikuntza-lizentzia ematearekin, hirigintza aldetik legez kanpokoa delako. Lizentzia hori baliogabetzen zuen ediktu judizial baten aurrean, EAJak errekurtsoa jarri zuen, diru publikoarekin, denbora irabazteko eta obra amaitzea ahalbidetzeko, bere jardueretan hain ohikoa den ekintza gauzatuen politika aktibatuz. 

EZ GAUDE ADOS, EAJ erosteko ahalmen handiko jendearentzat etxebizitza pribatuak eraikitzea hobestearekin, ez eta sustapen publikoko proiekturik ez izatearekin ere, horren ondorioa hondarribitarrak herritik kanpo bizitzera joan behar izatea delako, batez ere gazteak.

EZ GAUDE ADOS, KIROLZER enpresak kiroldegia administratzen duen molde traketsarekin, izan ere, Udal gobernuaren onespenarekin, gero eta galera ekonomiko handiagoa eragiten dio udalari.

EZ GAUDE ADOS, zortzi urteren ondoren, oraindik, udal langilegoaren lan kontratuetan bitartekotasuna %65-70 mantentzearekin.

Bada, positiboak gara ez dugulako EAJ eta bere inguruan dauden “kasta” guztiaren kudeaketa desegokia babesten.

Abotsanitz beti egongo da hondarrabitarren interesen alde. Ez gaitu inork mugatzen, ez gaude, “goragotik” agintzen digun alderdi baten menpe. Eta oso kritikoak izango gara EAJren udal gobernuak finkatu nahi dituen nagusitasun eta inposaketa jarrerekin.

Abotsanitzek garrantzia handia ematen dio herritarrek, alderdiek egiten edo egiten ez duenaren informazio zuzena eta argia izan dezaten. Horrela egingo duten balorazioa zuzenagoa izango baita. Horregatik ere saiatzen gara EAJren sekretismoa eta opakatasuna azaleratzen. Ildo horretatik, urte luzez metatzen ari den milloika euroko “soberakinak” argitaratu ditugu. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak,Lehiaren Euskal Auzitegiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak edo Arartekoak  hainbat irregulartasun azpimarratu dituzte.

“Alfonbra altxatzeaz” ari garenean, horretaz ari gara: gardentasun-dinamika ezartzeaz, herritarrek erabakietan parte hartzeaz. Gure zinegotziek gogo biziz hartu duten zereginean, gure erakunde osoaren babesik sendoena dute.

Hondarribian, 2023ko Apirilaren 20.

Batzorde Exekutibo Iraunkorra, Abotsanitz.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta