BASERRIAK BABESTEA GURE ONDAREA BABESTEA DA.

 “Euskal tradizioek orainetik

Irakurtzen dute iragana.” 

Aitzpea Leizaola

Baserria da, dudarik gabe, euskal imaginarioan modu sakonenean eragin duen egitura eta gizarte-antolaketa eta mito fundazional bezala funtzionatzen du.

Ikerketen arabera bertako laborariak  V-VII. Mendeen artean hasi ziren etxalde txikitan biltzen, eta lehenengo Baserriak (baso-herriak) sortzen. Sorreran komunitate trinkoak ziren. Pixkanaka pixkanaka, lurraren gaineko kontrola zela-eta komunitateak banatzen joan ziren eta gaur egun ezagutzen dugun baserriaren kontzeptua XV-XVI. mendean zabaldu zen.  Hondarribian ere Erdi-Arokoak dira baserri gehienak XIV eta XIII mendekoak batzuk, eta XII koak ere bai beste batzuk, hau da, 1203an Hondarribiak Hiri gutuna jaso aurrekoak.

XIX. mendean Europa osoan mugimendu Erromantikoa zabaldu zen. Hain bereizgarriak zituen malenkonia eta etsipenak sortutako minari aurre egiteko bideetako bat zibilizazioa alde batera utzi eta paisaia exotikoetarantz ihes egitea zen. Honela, Mitoak artelanen gaian bihurtuko dira. Korronte honek Euskal Herrian izan zuen eragina nabarmena da; izan ere, Baserriaren paisaia-irudi hau euskal nortasunaren oinarrietako batean bihurtu zen XIX. mendeko Kulturaren, eta batik bat, idazle zein margolarien eskutik.  Nor ez da gogoratzen Iparragirren “hara nun diran!”  bertsoaz?  “Hara, nun diran mendi maiteak/hara, nun diran zelaiak!/Baserri eder zuri-zuriak,/iturri eta ibaiak.”

Nahiz eta gaur egun aktibitate ekonomiko honek ez duen iraganean izan zuen pisua, baserriak, euskal tradizioaren sinboloa izaten jarraitzen du. Identitate, balore eta izateko manera jakin bat irudikatzen ditu: batasuna sinbolizatzen du, familia-unitatean oinarritutako  nekazaritza- ustiapenerako oinarrizko eredua baita; bertan bizi direnen identitatea definitu du belaunaldietan zehar, baserriaren izena familiaren abizen edo izengoiti bihurtzean eta sarritan bere izenaren bitartez lekuaren definizio-geografikoa edo lanbide baten erreferentzia ematen du, iraganeko informazio iturri bihurtuz. Azen finean, bizitoki eta bizibidea izan dira.

 XX. mende hasieran krisian sartzen da. Plano ekonomikoan haren bideragarritasuan “dudan” jartzen da (bideragarritasuna/prestigio galera) eta plano sozialean sistema hau eusten zuen  familia-egiturak zentzua galtzean du. 60. hamarkadan jasan zuen eraldaketarik nagusiena iraupeneko-ekonomia eredutik merkatu-ekonomiarako saltoa eman zuenean. Tradizioak gizartearen balioen errepresentazio edo eszenifikazio bat dira; dagozkien gizartearen kezken araberakoa.

Ainz Ibarrondoren hitzetan Gaur egun nekazaritza-sektoreak ustiapen bideragarrien alde, hau da, “baserri sendoen” alde egiten duen bitartean; biztanleriaren zati geroz eta gehiago batek “baserri politak” eskatzen ditu. “Un caserío chalet al gusto y la medida de una familia urbana que, a falta de un original, puede ser de nueva planta.”

Hondarribia landa eremu zabaleko herria da. “Euskal Herriko baserrien ikuspegiaz gain, historia berezia egokitu zaio Hondarribiko hainbat baserriri, eragin handiko gertakizunak egokitu zaizkielako euren ibilbide eta bizikeran. Izan ere leku geoestratregikoa bilakatu zen Hondarribia bi erresuma indartsuk azkeneko lauzpabost mendeetan ezarritako mugan dagoelako (IKUS “HONDARRIBIKO BASERRIAK” :OLASKOAGA / ELOSEGI / GEBARA / ORTEGA).  

Baserri-sare garrantzitsu bat Hainbatek babes maila altua badute ere, denak dira garrantzitsuak eta errespetuz tratatu behar dira hondarribiarron nortasunaren sinbolo diren heinean. Aldiz, burgesia berriaren kapritxoak arauek uzten dutena baina haratago doaz. Azken adibidea Moxkenea baserriarekin izan dugu.

Zimizarga Auzoan kokatuta zegoen Moskenea baserria. Indarrean dauden Arau Subsidiarioetan Lurzoru Ez-Urbanizagarrien barruan kokatzen zen baserria zen; hain zuzen, “babes bereziko landa-zonetan”.

2022. urtean baserriaren berritze lanak onartu zituen Alkate Jaunak. Obra  2023ko martxoan hasi ziren baina ez zuten espedientean jasotakoa bete: Hasiera batean teilatua eta horma nagusia eraitsiak izan ziren, baina gainerako hormak mantendu zituzten. Baina egun gutxiren buruan, eraikin osoa eraitsia izan zen:

Euskadiko Lurzoruaren 2/2006 Legeak, 30. artikuluan ezarritakoaren arabera eta  105/2008 Dekretuak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoak, 9. Artikuluaren arabera EZIN ZEN BASERRIA ERAITSI.

Legeraen artikuluak irakurri nahi badituzu:

30. artikulua – Baserriak berreraikitzea eta horretarako baimena ematea.

  1. – Baserriak berreraikitzeko baimena, soilik, baserritzat jotzeko modua ematen duen egitura eraikia gordetzen dutenean emango da. Eraikinen murruen hondarrak ezin izango dira inoiz ere berreraiki, ez baldin badira jatorrizkoen gailurrera iristen; eta, oro har, jatorrizko higiezinaren oina jakiteko modurik ematen ez duten hondarrak ere ez, eta ezta ere jatorrizko higiezin horren jatorrizko bolumetria jakiteko modurik ematen ez dutenak.
  2. – Dena den, lurzoru urbanizaezinean baserriak eta bizitegi-eraikinak berreraikitzeko baimena eman ahal izango da, horiek ustekabeagatik edo halabeharragatik geratu direnean baliaezin, baldin eta hori behar bezala egiaztatzen bada; eta sistema orokorrak ezarri behar zirela-eta jabetza kentzeko prozedura bategatik eraitsi direnean ere bai. Berreraiki nahi duenak udal-administrazioari egin beharko dio eskaera, baliaezin geratzea eragin zuen arrazoia gertatu zenetik kontatzen hasita urtebeteko epearen barruan edo, hala badagokio, ondasunak jabetza kentzeko prozeduraren barruan benetan okupatu zirenetik kontatzen hasita. Jabetza kentzearen kasu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin beharreko berreraikitzea babes berezirik ez duen lurzoruan egingo da.
  3. – Berreraikitze-obrak errespetatu egin beharko du beti, gehienezko muga gisara, jatorrizko higiezinaren benetako bolumetria-konposizioa.
  4. – Baserriak berreraikitzeko obretarako baimena emateko, beharrezkoa izango da:
    1. Proiektua jendaurrean erakusgai edukitzea, gutxienez 20 egunez.
    1. Berreraikitzea ustekabeagatik, halabeharragatik edo jabetza kentzeko okupazioagatik egin behar bada, bidezko diren txostenak eskatu beharko zaizkie esku hartu duten organismo eta erakundeei edo berreraikitzeko baimena ematea zilegi egiten duten gertaerak eta inguruabarrak ezagutzen dituzten organismo eta erakundeei.
  5. – Ez da inoiz ere baserriaren berreraikipentzat joko lurzoru urbanizaezinean kokatuta dauden eraikinak bizitegitzat erabiltzeko berritu edo birgaitzea, baldin eta lehenago ez bazaie bizitegietarako erabilera hori legez eman izan. Horrelako obrak etxebizitzatarako eraikuntza berritzat joko dira, eta lege honetan horrelakoentzat ezarritako araubide juridikoaren menpe egongo dira.

Honez gain, 105/2008 Dekretuak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoak, 9. artikuluan honela azaltzen du:

9. artikulua – Baserriak. Definizioa eta berreraikuntza baimentzeko erregimena.

  1. – Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 29.1 eta 30. artikuluetan lurzoru ez-urbanizagarriaren erregimenari dagokionez xedatutakoaren ondorioetarako, honako baldintza hauek guztiak betetzen dituzten eraikinak hartuko dira baserritzat:
    1. Eraikin bakanak izatea, eta erabilera nagusia etxebizitza-erabilera izatea.
    2. Gutxienez etxebizitza bat izatea, Jabetza Erregistroan xedaturikoaren arabera.
    3. Lehen okupazioko lizentzia, edo eraikinak 1950eko urtarrilaren 1aren aurretik bizitegi-okupazioa izan duela era sinesgarrian jasoko duen dokumentu bat izatea.
    4. Udalak bere hirigintza-plangintzan edo dagokion udal-ordenantzan ezartzen dituen ezaugarri gehigarriak izatea.
  2. – Baserri gisa identifikatzeko moduko egitura eraikiari eusten dioten baserrien berreraikuntza baino ez da baimenduko. Antzinako eraikinaren gailurraren jatorrizko posizioa zehazten ez duten eraikinen hormen hondakinak eta, oro har, jatorrizko higiezinaren oinplano orokorra eta jatorrizko bolumetria zein ziren jakiteko aukera ematen ez duten hondakin guztiak ezin izango dira, ezein kasutan, berreraiki.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta