POSTA BIDEZKO BOZKA

Maiatzaren 28an ospatuko diren hurrengo Udal Hauteskundeei begira, Abotsanitzetik posta bidezko bozka azaltzekoa argibideak jakitera eman nahi ditugu. Hiru fasek osatzen dute prozesu hau: Eskaera egitearena, dokumentazioa etxean jasotzearena eta azkena, dokumentazioa eta bozka Correosen entregatzearena. Eskaera bideratzeko, bi aukera izango genituzke: 

1-            Correosen

a.            Posta bidezko bozkaren eskaera egin (NANa eraman): MAIATZAREN 18 ARTE

b.            Dokumentazioa etxera bidaliko dizute: MAIATZAREN 8tik 21ra bitarte.

c.            Correosen dokumentazioa eta bozka entregatu: MAIATZAREN 24 arte.

2-            San Pedro kaleko gure bulegoan

a.            Eskaera orria eman eta betetzen lagunduko dizugu MAIATZAREN 18 ARTE

b.            Dokumentazioa etxera bidaliko dizute: MAIATZAREN 8tik 21ra bitarte.

c.            Correosen dokumentazioa eta bozka entregatu: MAIATZAREN 24 arte.

Dokumentazioa etxean jasotzen duzuenean, gutun zurian sartu behar da Udal Hauteskundeetarako boto orria. Informazio gehiago behar baduzue, hurbildu San Pedro kaleko gure bulegora astearte eta ostegunetan, 17:00tatik 19:00tara edo 639 30 90 96 telefono zenbakira deitu edo idatzi.

GOGORATU: Posta bidezko botoa eskatu ezkero, ezin izango duzue Hauteskunde egunean hautesontzian bozkatu.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta