ABOTSANITZEKO HAUTAGAIEN ZERRENDA AURKEZPENA

8 urte daramagu Hondarribiko udalean lanean eta denbora honetan egindako lana balioan jarri eta jarraipena eman nahi diogu. Herritar, eragile zein auzo-elkarteekin izandako harreman estuak Hondarribiak dituen arazo eta gabeziak ezagutzeko balio izan digu; batez ere azpimarratzekoak dira bertan bizitzeko zailtasuna eta udalaren babes falta (esparru askotan…).

Udala da herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa. Izaera horrek behartu beharko luke herritarrengana hurbiltzera eta harekiko harremanak errazak egitera.  Baina gure esperientziak esaten digu Hondarribitarrek ez dutela horrela sentitzen.  Ereduak badaude, ondoko hirietan erreparatzea besterik ez dago.

Bihotza falta zaion egitura batean bihurtu da udala, debate politikorik gabekoa, hobetzeko proposamenak egiteko espazioak itxi dituena. Bakar batzuen mesedetan zentratua, legearen minimoak betetzen  eta herritarren ongizateaz ahaztu dena. Urte luzeetako inertzien ondorioak sakonak dira. Egoera irauli behar da, udala modernizatu, egitura eguneratu eta sendotu. Gure programan egoera hau iraultzeko giltzak proposatuko ditugu, honela labur ditzazkegu:

HONDARRIBIAN BIZI AHAL IZATEKO GILTZAK

Hiri-eredua mahai gainean jarri eta babestutako etxebizitza lehenetsi,  mugikortasun jasangarriaren hausnarketa eta pedagogia egin, lan sektoreen  arteko oreka bilatu 1.eta 2 sektorea indartuz.

GIZARTE KOHESIORAKO GILTZA

Gizarte zerbitzuen indartu, BAZ eredu berri  bat eraiki gestio guztiak leku berean eta erraztasunez egin ahal izateko, Berdintasun saila sortu eta Teknikaria kontratu.  

HERRI NORTASUNA SENDOTZEKO GILTZA

Gure Nortasuna gure ondareek definitzen dute: Euskarak, natur-baliabideek,  arkitekturak, historiak, arte eta literaturak, sinesmenek, baloreek eta elkar-bizitzak osatzen dute. Hauek babestu eta sustatzeko lan egingo dugu.

HERRITARREN OSASUNA BERMATZEKO GILTZA

Hondarribiko anbulatorioan espezialidade berriak jartzeko eskatuko dugu eta osasun-sistema duin bat aldarrikatuko dugu, Kirola egiteko ditugun instalazioen kudeaketaren gaineko debatea mahai gainean jarriko dugu eta prebentzio komunitario eguneratu baten alde lan egingo dugu.

HERRITARRAK ASETUKO DITUEN KUDEAKETARAKO GILTZA

Herritarren borondatea aintzat hartuko dituen aurrekontu erreal eta partehartzaileak eraiki behar dira. Aurrekontuak betetzeko daude eta horretarako, udal baliabideak modu egokian erabiliko direla bermatu eta udalaren egitura eta lanpostuen egitura modernizatu behar dira.

ALARDEAREN GATAZKA DESBLOKEATZEKO GILTZA

Alardearen izaera publikoa aldarrikatzen dugu eta orain arte gure lanketaren oinarriak izan direnei eutsiko diegu: zubiak eraikiz, elkarrizketa sustatuz, gatazkaren kudeaketa emozionalean sakontzen eta herria berriz kohesionatzen.

Baina proposamen hau aurrera eramateko benetako giltzak pertsonak dira. Lanean jarraitzeko eta proiektua aurrera eramateko  indarra gaur aurkezten dugun talde honek ematen digu. Hau osatzeko orduan kontutan hartu diren irizpide nagusiak aurrez aipatutako giltzekin lotuta daude, horrek borobiltzen baitu proiektua.

Taldea parekidea da, 14 emakume eta 13 gizonek osatzen dute eta adin tarte anitza ordezkatzen dute.  Herriko talde , eragile eta auzoetako ordezkaritza lortu da: Emeki, Psilocybe eta Aiza kultur elkartea bezalako erakundeko kideak ditugu.

Kirolariak ditugu taldean arraunean, futbolean eta eskaladan ibilitakoak.

Arrantzale auzoa, Mendelu, Amute, Alde zaharra, Portua eta Erdiguneko auzokideak ditugu.

Arrantza sektorean lanean eta arrantzaren ondarearen defentsan dabiltzan kideak ditugu.

Sektore feminizatuetan langileen eskubideen defentsan lan sindikal garrantzitsua egindako kideak ditugu. Osasun-sisteman lanean diharduten profesionalak  eta Osasun Bidasoa plataformako kideak ditugu; Hezkuntza-sistemako irakasle eta pedagogoak ditugu.

Enpresa publiko zein pribatutako langileak ditugu, kudeaketan esperientziadunak.

Hondarribiko udaleko dinamika politikoan aritua,  administrazio-kudeaketan esperientziaduna, ikuspegi sozial sendokoa eta Hondarribia sakon ezagutzen duen taldea da eta  Harrotasunez aurkezten dugu:

1             ENPARAN ARANETA, IGOR        

2             URTIZBEREA SORZABAL, ESTITXU           

3             QUEIRUGA ORONOZ, GUADALUPE       

4             ARROYO TUMAS, AITZOL           

5             PEÑA ALZA, JOSU          

6             SASTRE CASTILLO, TAMARA YAOSKA    

7             ALONSO MURELAGA, ORTZI     

8             PEREZ ANCISAR, AINHOA           

9             DE LA LINDE GARCIA, IKER         

10           AMUNARRIZ AMUNARRIZ , MARIA ARANZAZU              

11           BOLAÑOS REYERO , Mª JESUS  

12           ALCARAZ FRANGANILLO, EGOITZ           

13           CARRERA QUEIRUGA , ANE       

14           ETXABE ITURZAETA, JOSE ANGEL           

15           RUBIO ALKAIN, ESTIBALIZ          

16           GUTIERREZ ECHEVERRIA ,  M. ASUNCIÓN          

17           ALKAIN  GOÑI , MIKEL

18           ERRASTI JAUREGUI,  MAYI         

19           ZABALETA RUEDA, AINHOA

20           CORNEJO REYES , JUAN ANTONIO         

21           EIZAGUIRRE EGUIGUREN  , IZASKUN    

22           LABAYEN ZAPIRAIN, IBAI            

23           PEREZ ALDASORO, PIO

24           ALZA ALBISTUR, KRISTINA

25           ORTIZ ARMENDARIZ , JUAN      

26           AGUIRRE ARTOLA, XABIER         

27           LARRARTE CAMPANDEGUI , MARIA JESUS

Zuek zarete giltza!

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta