EZ DIOGU KREDITU FEMINISTARIK EMATEN GOBERNU-TALDE HONI.

90. hamarkada eta 2000. urteetan  “genero berdintasunak” etzuen lekurik agenda politikoan. Neoliberalismoak eta neokontserbadurismoak eragindako atzerakaden garaia izan zen mendebalde osoan. Gurean, aski ezagutzen dugun gatazka propioak, agenda falta hau areagotu zuen.  Hala baina, eskubide eta askatasun galera honek feminismoaren berpiztea ekarri zuen.

Eusko Legebiltzarrean Berdintasunerako 4/2005 Legea onartu zen arren 2010.hamarkadaren erditik aurrera hasi zen  feminismoa indartzen. Mugimendua ikusezin bihurtzen zuten medio handien interes falta gaindituta sare-sozialak erabiliz masa-kulturara pasa eta plaza hura konkistatzea lortu zuen Feminismoak. Emakumeen manifestaziorako eta eztabaida feministarako gune hau sareetan zabaltzeak agenda politiko patriarkala haustea lortu zuen; baita, beranduago izan bazen ere,  Hondarribian.

Halako batean, elite politikoak konturatu ziren atenditu gabe zeuden “gizarte sektore/botante”-ak zituela eta “Feminismo oportunista” edo “genero-berdintasun estrategia oportunista”  bat sortu zuten.

Lehendik ere salatu izan dugun bezala, berdintasunaren aldeko borroka Hondarribiko PNVren eskuetan branding tresna batean mutatu da, oso estetizatua eta jatorrizko esanahia hustutzeko mehatxua egiten duena. PNVk, botere banaketa desorekatuaren irudia garbitu nahian, berdintasunaren aldeko borroka sistemari egokitzeko helburuarekin egiten du lan eta ez sistema bera ezbaian jartzeko eta benetako aldaketak egiteko. Honetarako feminismoa selektiboki bideratzen dute eta horren adibide nagusiak ditugu administrazioaren ateak eta egiturarako sarrera  blindatzea Berdintasun teknikariari eta sailari.

Martxoaren 8aren ateetan gauden honetan (agintaldiko azkena) urtero adostu eta onartu ditugun konpromisoen gauzatze-mailaren inguruan hausnarketa egin behar dugu. Urtero PNVk EUDEL-ek egindako deklarazio instituzionala proposatzen du eta ohikoena da gehiengoak sinatzea, izan ere, filosofia ederra duten deklarazioak dira. Deklarazio hauek emakumeek egiten dituzten bizitza sustengatzeko  zaintza lanaz, intersekzionalitatez eta diskriminazio mota guztiak ezabatzeaz eta denbora/lanaren banaketa desorekatua zuzentzeaz mintzatzen dira eta horretarako tokiko erakundeak indartu eta sareak eraiki behar direla aldarrikatzen dute.

Honek, baina, arazoa sortzen du oso ambiziosoak diren konpromisoak jaso baina  gero, udal gobernu honek, gauza daitezen baliabideak ez ditu jartzen. Ondorioz, lehen esan bezala, konpromiso horiek hutsak geratzen dira. Horregatik, Abotsanitz Udal Taldeak bilera bat proposatu du Udal Talde guztiok 2023 urteari begirako gauzatu ahal diren konpromisoen adierazpen bat egikaritu dezagun.

2019, 2020, 2021 eta 2022an hartutako konpromiso eta haien gauzatzea jasotzen dituen taula osatu dugu, azalpen hau oso modu argian ilustratzen baitu.

(Beherago Gazteleraz/ Mas abajo en castellano)

M8  ADIERAZPENAK ETA HARTUTAKO KONPROMISOAK
UrteaGauzatzeaKonpromisoa
2019xHondarribiko Udalak ardura hartzen du berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko duten politika publikoak burutzeko
xHondarribiko Udalak ardura hartzen du zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko
vHondarribiko Udalak, Mugimendu feministak deitutako greba dela-eta, ardura hartzen du udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emateko
2020vEmakumeen eta gizonen berdintasunerako plana Hondarribian onartzea
xBerdintasun-politikak garatzeko aurrekontuak handitzea
xTokiko berdintasun-politikak bultzatzeko langile eta baliabide nahikoak dituen egitura egonkorra edukitzeko urratsak egitea, toki-mailan edo beste udalerri batzuekin elkartuta
vUdal langileei eta tokiko ordezkariei formakuntza eskaintzea
xEmakumea eta Itsasoa bekaren deialdia egitea, emakumeen egintkizunaren aitortza sustatzeko
xUdalerrian ibilbide nabarmena edo esanguratsua duten edo izan duten Hondarribiko emakumeen izenekin errolda bat garatzea
 oEmekirekin elkarlanean aritzea ahalduntze pertsonaleko eta kolektiboko emakumeentzako tailerretan
Emeki elkartearekin dagoen harremana sendotu eta esparrua zabaltzea, ahalduntze sozial eta politikoko ekintzei dagokionez
xTokiko jardueretan indarkeria matxistaren biktimei erreparazioa emateko printzipioaren aplikazioan aurrera egitea
“Indarkeriarik gabeko jaien alde” programa bultzatzen jarraitzea
2021xGizartean zaintza antolatzeko ereduari buruzko eztabaida bultzatzea eta eztabaida horretan buru izatea, bizitza erdigunean jartzean oinarritzen den ikuspuntu feminista batetik abiatuta, zaintzaren erantzunkidetasun sozial eta komunitarioranzko bidean
xAnalisia egitea, genero-ikuspuntutik, kolektibo zaurgarrienen egoerari eta beharrizanei buruz, baita Covid-19aren ondorioei buruz ere, eta horiei aurre egiteko premiazko neurriak martxan jartzea
Covidaren krisiaren eragina arintzeko onartzen diren neurri guztietan genero-ikuspuntua gehitzen dela bermatzea, laguntzez eta babes-programez den bezaibatean
xKonponbide bideragarriak aztertzea eta ezartzea adingabekoen eta mendekotasuna dutenen zaintza laguntzeko tokiko zerbitzuentzat, zaintza baldintza duin eta bidezkoetan egin dadin saiatuz edo/eta erraztuz, bai ematen duenarentzat bai jasotzen duenarentzat ere.
oUdalen Berdintasun-plangintzetan, espresuki azpimarratzea emakumeen ahalduntzea, zaintzaren balioa, eta hari dagokionez gizonek duten erantzunkidetasuna
xBerdintasuneko tokiko politikak garatzeko eta generoa tokiko politika guztietan zehar-lerroa izateko erabiltzen diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta ekonomikoak sendotzea eta babestea
 xTokiko zaintza-sare komunitarioei babesa ematea
2022xBerdintasun-politikak garatzeko baliabide ekonomikoak, pertsonalak eta teknikoak indartzea
Berdintasunaren aldeko lanean generoaren eta giza eskubideen ikuspegia indartzea, bai eta Udaleko arloen arteko koordinazioan ere.
xAdministrazioko langileen berdintasunari buruzko barne-prestakuntza bultzatzea, oinarrizko, derrigorrezko eta etengabeko prestakuntza-plana progresiboki planifikatuz
xEmakumeen aurkako indarkeria matxista mota guztien biktimei arreta emateko sistema zabaltzea, gure eskumenen esparruan, detekzio goiztiarreko sistemen hobekuntzan aurrera eginez, neurri guztien erdigunean biktimen eskubideak eta haien ahalduntzea kokatuz, eta biktimen erreparazio-eskubidearen eitorpena aintzat hartuz.
Ikuspegi intersekzionalaren integrazioan aurrera egitea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko eskuhartze publiko osoaren ikuspegi inspiratzaile gisa.
xHerritarren sentsibilizazioan sakontzea, gizartea kontzientziatzeko eta emakumeak ahalduntzeko kanpaina eta programa instituzionalak daudela bermatuz, bereziki gizonak eta haurrak
Berdintasunaren aldeko eta emakumeak ahalduntzeko neurriak osotasunean garatzen jarraitzea, mugimendu feministaren parte-hartzea bultzatuz eta haien ekarpenak sartuz
xErakundeen akordioak eta koordinazio-sistemak eta -protokoloak hobezea eta aldia-aldian eguneratzea
X- Ez da egin                      V- egin da                     O-EZ dakigu/ Egin dena oso murritza izan da

NO DAMOS CRÉDITO FEMINISTA A ESTE EQUIPO DE GOBIERNO.

En los años 90 y 2000 la igualdad de género no tenía cabida en la agenda política. Fue la época de los retrocesos provocados por el neoliberalismo y el neoconservadurismo en todo el mundo occidental. En casa, “el conflicto” que conocemos de sobra, agravó esta falta de agenda. Sin embargo, esta pérdida de derechos y libertades supuso el resurgimiento del feminismo.

Aunque en el Parlamento Vasco se aprobó la Ley 4/2005 para la Igualdad, es a partir de mediados de la década de 2010 cuando el feminismo se fortalece. El Feminismo consiguió superar el desinterés de los grandes medios que  invisibilizaban el movimiento y pasar a la cultura de masas y conquistar nuevas plazas utilizando redes sociales. La apertura en redes de este espacio de manifestación de mujeres y debate feminista logró romper la agenda política patriarcal; incluso, aunque más tarde, en Hondarribia.

Las élites políticas se dieron cuenta de que había un “sector social/votante” sin atender, y crearon un “Feminismo oportunista” o  una “estrategia oportunista para la igualdad de género”.

Como ya hemos denunciado anteriormente, la lucha por la igualdad en manos del PNV de Hondarribia ha mutado en una herramienta de branding muy estetizada  que amenaza con desvirtuar el concepto original vaciándolo de significado. El PNV, más preocupado en limpiar la imagen de reparto desigual de poder, busca adecuar la lucha por la igualdad al propio sistema y no en cuestionarla ni en hacer cambios reales. Para ello, orienta selectivamente el feminismo blindando por una parte la entrada a la administración a la técnica de Igualdad y por otra negando la creación del departamento de igualdad.

Ahora que estamos a las puertas del 8 de marzo (el último de la legislatura) tenemos que reflexionar sobre el grado de cumplimiento de los compromisos acordados y asumidos durante estos años. Cada año el PNV propone la declaración institucional hecha por EUDEL y lo habitual es que sea firmada por la mayoría, ya que se trata de declaraciones con una hermosa filosofía. Estas declaraciones tratan sobre la tarea de cuidados que sostienen la vida,  la interseccionalidad y eliminación de todas las formas de discriminación y sobre corregir el reparto desigual de tiempo/trabajo, reivindicando a la vez la necesidad de fortalecer las instituciones locales y de construir redes.

Esto, sin embargo, genera problemas ya que se toman compromisos muy ambiciosos, pero después este equipo de gobierno no pone los medios para que se materialicen. En consecuencia, como se ha dicho anteriormente, estos compromisos quedan vacíos. Por ello, el Grupo Municipal Abotsanitz ha propuesto una reunión para que todos los Grupos Municipales ejecutemos una declaración de compromisos que puedan materializarse de cara al año 2023.

Hemos elaborado una tabla con los compromisos adquiridos en 2019, 2020, 2021 y 2022 y su materialización que ilustra de forma muy clara lo que decimos.

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Predro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta