EZAGUTU ABOTSANITZEN HAUTAGAIEN ZERRENDAKO LEHENENGO SEIAK

Otsailaren 9an ospatutako Herri Batzarrean, 2023ko Udal  hauteskundeei begirako proposatutako hautagaien zerrenda onartu zen.

8 urte hauetan egindako lanketa balioan jarri eta jarraipena eman nahi izan zaio, herritarrak aktibatuz eta herri kudeaketa ireki, garden eta partehartzaile bat eraikitzeko asmoz.  Denbora honetan metatutako esperientziak eta herritar, eragile zein auzo-elkarteekin izandako harreman estuak Hondarribiak dituen gabeziak ezagutzeko balio izan du. Honela gabezia hauek zuzentzeko prestatuta dagoen hautagaitza bat osatu dugu.  

Batzarrean, bere osotasunean aurrerago plazaratuko dugun  zerrenda zabala aurkeztu  zen eta hau osatzeko orduan kontutan hartu diren aldagaiak azaldu ziren, hala nola,  parekidea izatea, herri eragileetako eta auzoetako ordezkaritza egotea eta  adin aniztasuna bermatzea.

Gaur, zerrendaren lehenengo sei hautagaiak egin ditugu publiko.  Talde hau, Hondarribiko udaleko dinamika politikoan aritua,  administrazio-kudeaketan esperientziaduna eta  ikuspegi sozial sendokoa da: 1-Igor Enparan Araneta

2-Estitxu Urtizberea Sorzabal

3-Lupe Queiruga Oronoz

4-Aitzol Arroyo Tumas

5-Josu Peña Alza

6-Tamara Sastre Castillo

Zerrendaren lehenengo sei hautagaiak

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta