ERASO HOMOFOBORIK EZ!

Asteburu honetan Hondarribian gertatutako eraso homofoboa gaitzesten dugu.
Pertsona orok du nahi duen eran bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta maitatzeko eskubidea eta erasotua ez izateko bermea izan behar du.
Gertatutako erasoa bizikidetzaren kontrakoa dela adierazten dugu eta erasotutako pertsonari elkartasuna eta gertutasuna helarazi nahi diogu.

#Hondarribia #Berdintasuna #lgtbiq+

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta