ZUBIA GIZARTERATZE-ZENTROAN IZAN GARA

Gizarte-zerbitzuak gure ongizate sistemaren giltzarrietako bat dira eta Eusko jaurlaritzaren gizarte-zerbitzuen kartak udal eskumenen barruan sartzen ditu, besteak beste, eguneko eta gaueko arreta zerbitzua. Zerbitzu hauek esklusio-arriskuan dauden pertsonak artatu eta haien gizarteratzean laguntzeko helburua dute.

Irunen kokatuta dagoen ZUBIA zentroa da gurean arreta mota hau eskaintzen duen dispositiboa eta  Hondarribiak Irunekin  era mankomunatuan ekiten dio lan honi. Horregatik, Abotsanitzeko kideok Irungo Gizarte Ongizate saileko delegatua den David Nuñorekin eta bertako langileekin,  ZUBIA zentroa bisitatzen eta ezagutzen izan gara.

Zerbitzuaren egungo egoera eta etorkizunean izango diren beharren hausnarketa egiteko aukera izan dugu. Aldaketak datoz eta hondarribiaren inplikazioa eta ardura ezinbestekoak dira ikuspegi komunitario batetik.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta