Kale-izendegian emakumeen presentzia handitu du Hondarribiak

Joan den asteburuan, Emeki Elkarteak egindako lanketaren ondorio, Hondarribiko alde zaharrean bi plaza berri inauguratu ziren, Petra Laborda eta Agustina Genua izenekoak.

Honekin, Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdi guztiok, beste urrats bat ematen dugu herriko emakume langileen errekonozimendua egiterako garaian eta baita kale izendegian emakumeak herriko historian izan duen garrantzia balioan jarriz.

Izan ere, bai Petra Laborda eta bai Agustina Genua, XIX. eta XX. mendeko emakume erreferenteak dira, baserritarrak, kale presentzia handikoak, baina beste emakume asko bezala, historian zehar itzalean eta ahanzturan geratzeko arriskuan zeudenak.

Aurrera begira, berdintasunerantz kale-izendegian emakumeen aldeko apustua bermatu behar delaren konpromezua defendatzen jarraituko dugu Abotsanitz Udal Taldetik.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta