Abotsanitzek urtetan eskatutako komunak prest ditu Udalak

Abotsanitzek Hondarribiko Udalean ordezkaritza duenetik urtero-urtero adierazi du komun publiko gehiagoren beharra. Gehienetan ezezkoa izan da udal gobernuaren erantzuna, beste batzuetan bai esan baina gero hitza jan. Orain arte.

Baina badirudi elefantea mugiaraztea lortzen ari garela. Gauza da Hondarribiko Udalak prest duela hirian zehar sei komun publiko jartzeko proiektua. Hain zuzen ere, Guadalupen, Europa pasealekuan, Martxoak 8 plazan, San Juan de Dios plazan, Amuteko kirolgunean, eta Mendelun jarriko ditu Udalak komun publikoak.

Orain arte bat ere ez, eta bat-batean sei kolpe batez. Badira hirian leku gehiago komun publikoen beharra dutenak, baina aukeratutako sei leku hauek egoki ikusten ditugu, eta sinistuta gaude herritarrek eskertuko dituztela, bereziki adineko pertsonek. Izan ere, herritarrengandik jasotako eskaria da urtero egin izan dugun aldarrikapen hau. Ea behingoz Abotsanitzek eskatutakoa gauzatzen den.

Europa pasealekuan jarriko dute sei komunetako bat

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta