Bidez bide, hirigunetik kanpora ere oinarrizko premiak asetzeko

Ohikoa da oposizioko taldeek prentsaren bidez jakitea udal gobernuak lantzen dituen gaiei buruz. Oraingo honetan herritarrak izan dira Hondarribiko Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak aurkeztear izango luketen proiektu baten berri eman digutenak. Bidez bide proiektua 2008tik dago martxan Oarsoaldean eta 2009tik Irunen, eta mugikortasun-arazoak dituzten landa-auzoetako biztanleak hiriaren erdigunera hurbiltzea du helburu.

Bidez bide, landa auzoetan edo hirigunetik urruti bizi diren 65 urtetik gorakoei, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei, edo haien zaintzaileei eskainitako dohako garraio-programa da. Horri esker, zailtasunak dituzten pertsona horientzako errazagoa izango da oinarrizko jarduera batzuk egitea: administrazio-tramiteak, osasun-bisitak, udal zerbitzuetara joan, etabar. Astelehenetik ostiralera egongo da martxan, goizez, eta gutxienez egun bateko aurrerapenarekin eskatu beharko da, telefonoz.

Abotsanitzek uste du programa interesgarria dela Bidez bide, duela hamarkada eta erdi Oarsoaldean eta Irunen, eta Gipuzkoako beste eskualde batzuetan arrakasta izan baitu. Horregatik ez dugu ulertzen zer dela-eta ez den lehenago iritsi, kontuan izanik Hondarribiak ere aspalditik hitzarmena duela Behemendirekin.

Eta ez dugu ulertzen zergatik jakin izan dugun herritarren bitartez programa hau Hondarribian ezarri nahi dela. Kontuan izanda aurrekariak, ez dugu ulertzen gai hau Gotzone Larrartek Gizarte Zerbitzuetako udal batzordean konpartitu ez izana. Edo Kalixa Silanesek Mugikortasun Mahaiarekin. Izan ere, mahaiaren bilera askotan eskatu izan dugu hau bezalako zerbitzua abiatzeko.

Deskargatu Bidez bide programari buruzko eskuorria

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta