Hasieratik esan genien adokina ez zela soluzioa

Asfalto inpresoa, adokinen ordez

Horregatik, bi gauza eskatzen dizkiogu udal gobernuari: Batetik, gauza bera egin dezala Juan Laborda kalean. Eta bestetik, ardurak. Herritarrek ordaindu behar al dute gobernu taldearen burugogorkeria? Ezetz uste dugu.

Lanak hasi baino lehenago esan genien, baita adokinak ordezkatzeko trafikoa moztu behar izan duten aldiro ere. Eta halako batean argia ikusi dute, eta Solbes pareko adokinen ordez asfalto inprimatua jartzea erabaki dute. Halaxe dio aldaketaren beharra azaltzeko udal arkitektoak eginiko txostenak: “Konponketak egiteko maiztasuna eta horien kostua ikusita, behin betiko irtenbidea ematea erabaki da, udal-baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko eta errepidearen segurtasuna erabat bermatzeko”. Hau da, Abotsanitz Udal Taldeak duela bost urtetik esaten ibili den gauza bera.

Juan Laborda kalean ere adokinak kendu ditzala eskatzen diogu udal gobernuari

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta