Euskara, zertarako?

Zertarako euskara, zertarako nahi dugu? Iraun arazteko, ala erabiltzeko? Beste mila urtez bizi den hizkuntza zaharrena dela esaten jarraitzeko, ala euskaldun egiten gaituelako?

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur. Ospatzeko, aldarrikatzeko, oroitzeko… Bakoitzari arrazoi bat etorriko zaio burura Abenduaren 3a egutegian gorriz ikusten duen aldiro. Baina gauza bat argi dago, gaurkoa egun handia dela, eta guztiok, herritarrek, eragileek, instituzioek, bakoitzak bere txokotik, hausnartu beharko genuke. Zertarako euskara, gaurko ala eguneroko?

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta