Hondarribikoa, 2022an handituko ez den Gipuzkoako aurrekontu bakarra

Ostegunean 2022ko udal aurrekontua onartuko du Hondarribiko Udalak. Korrika eta presaka, oposizioari behar bezala lantzeko astirik eman gabe, eta legeak agindutako lanak bete gabe, iaz baino aurrekontu baxuagoa onartuko du Hondarribiko Udalbatzak, EAJren gehiengo absolutua baliatuz. 24.363.525 euro, %1,15eko jaitsiera iazkoarekin alderatuta.

Beheko taulan argi azaltzen denez, Hondarribian salbu, aurrekontu proposamenak aurkeztu dituzten beste udalerri guztietan kontu espansiboak onartuko dituzte, baita foru aldundian ere. Are gehiago, herri gehienetan, historiako aurrekontu handienak izango dira.

Ez da horrela izango Hondarribian. Udal gobernuak Indar berritzen leloarekin aurkeztu duen arren, hemen aurrekontu atzerakoia izango dugu, udal altxortegian 55 milioi euroko soberakina dagoen arren.

2022ko aurrekontuak Gipuzkoan
2022ko aurrekontuak Gipuzkoan

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta