115 zuzenketa udal aurrekontua hobetzeko

Abotsanitz Udal Taldeak 115 zuzenketa partzial egin dizkio udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu zirriborroari. Arlo guztiak hartzen dituzten proposamenak dira, eta horietako asko azken hilabeteetan iritsi zaizkigun auzotarren eskaerak dira. Uste dugu guztiek hobetu dezaketela EAJren proposamena, eta, beraz, gure nahia da gobernu taldeak kontuan hartzea.

Ostiralean, 18:00etan, Abotsanitz Herri Batzarran elkartuko da San Pedro kaleko egoitzan, eta, besteak beste, abenduaren 2an egingo den aurrekontuen osoko bilkuran izango duen jarrera zehaztuko du, baita osoko zuzenketa aurkeztuko duen ala ez ere.

Ikusi 115 emendakinen zerrenda

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta