Urriaren 8an, deskonektatu

Abotsanitz Herri Batzarrak bat egin du urriaren 8rako hainbat alderdik eta eragilek deituriko mobilizazioarekin. Egun horretan, 22:00etatik 22:30era, itzalaldi elektrikoa eta kazola-jotzea egitera deitu dute. Argindarraren prezioaren etengabeko gorakadaren kontra protesta egitea da helburua.

Deitzaileen manifestua irakurri edota izena eman nahi duenak, deskonektatu.eus webgunean egin dezake.

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta