Bistan da PNV-k memoria historikoarekiko duen sentsibilitate eza

Irailaren 4an, Hondarribiko Memoriaren Asteko ekitaldien barruan, 1936ko irailean tropa kolpistengandik ihesi Bidasoa ibaia zeharkatu behar izan zuten pertsonen omenezko plaka jarri zen Kai Zaharrean. Biharamunetik bertatik Udaltzaingoaren hesiek ezkutatzen du oroigarria.

Egun horretan bertan egoeraren berri eman genuen Memoriaren Astea antolatu zuen Bakeola Bizikidetza Batzordean. Eta horren ondoren ere salatu izan dugu publikoki. Baina inork ez du zuzendu.

Hesi horiek beste edozein lekutan jar zitzaketen, baina ez, iheslariei aitortza egiten dien plakaren aurrean jartzea erabaki dute. Beste behin ere, agerian geratu da EAJk ez duela inolako sentsibilitaterik memoria historikoarekin.

Aitzol Arroyo Abotsanitzen zinegotzi ordezkaria Bakeola batzordean, plaka seinalatuz

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta