Arrakastatsua izan da ‘Kosta kalea hobetzen’ prozesuaren hasiera

Kosta kalea hobetzen parte-hartze tailerra egin zen asteazken arratsaldean, Hondarribiko Udalak deituta. Mugikortasun zinegotziak eginiko aurkezpenaren arabera, hiriko hamabi kaleren asfaltatze kanpainaren aurretik, Kosta kalea diseinatzeko parte hartze prozesuaren lehen tailerra izan zen. Berrogeita hamar lagunetik gora elkartu ziren, Amute-Kostako auzo egoitzako aurkezpenean lehenik, eta, ondoren, Kosta kalean zehar egin zen ibilbide kritikoa-n.

Abotsanitz Udal Taldeak balorazio oso ona egin du atzokoaz, antza handia zuen pandemiaren aurretik burututako Auzoka dinamikarekin. Elkartutako jende kopuru handiaz gain, auzotarren parte hartzea oso handia izan zen. Sinistuta gaude edozein udal erabakiren aurretik ezinbestekoa dela herritarren iritzia ezagutzea, eta parte hartze prozesuak horren berme izan daitezke.

Tailerreko dinamizatzaileek azaldu zutenez, abendu-urtarrilerako Kosta kalea berriro hiritartzeko aurre-proiektua aurkeztea da helburua, adostutakoa asfaltatze kanpainan txertatzeko.

Baina kezkagarria iruditu zitzaigun ibilbidearen amaieran Obra zinegotziak adierazi zuena, hots, parte hartze prozesua bukatu baino lehen hasiko direla obrak, eta ondoren txertatuko dela parte hartze prozesuan adostutakoa. Baina hori ezinezkoa da. Zergatik? Bada proiektu bat esleitu eta gero ezin zaiolako aldaketa estrukturalik egin proiektu horri.

Abotsanitz Udal Taldeak honakoa eskatzen dio PNV-ren udal gobernuari: Parte-hartze proiektua burutu dezala, bertatik ateratako aurre-proiektua asfaltatze kanpainaren proiektuan txertatu dezala, eta, ondoren esleitu dezala obra. Hori egin ezean, auzotarrak ezertarako saiatuko dira Kosta kalea hobetzen. Era berean, uste dugu edozein hobekuntza modu integratzailean egin behar dela, hiriko beste eremu batzuetan ondorio negatiborik eragin gabe.

Ibilbide kritikoan zer zuzendu behar den aztertu zuten partehartzaileek

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta