Joan den larunbatean Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen Hondarribian, adingabeen kontrako sexu abusuak ustez egiteagatik. Asteartean epaileak atxilotutakoa espetxeratzeko agindu duela ezagutzera eman zen atzo.
Abotsanitz Udal Taldeak sexu indarkeriarekin zerikusia duten ekintza oro baztertzen ditu, eta elkartasuna adierazten die biktima eta haien senideei. Horrekin batera, beharko luketen babes osoa eskaintzea eskatzen diogu Hondarribiko Udalari. Izan ere, adingabeek jasan ditzaketen sexu izaerako indarkeria guztiak giza-eskubideen urraketa larri eta onartezinak dira, ezinbestean gizartearen eta erakundeen erantzun irmoa behar dutenak.