Abotsanitz Udal Taldearen proposamena onartuta, 2018ko aurrekontuan jaso zen lehen aldiz Mendelun mural partehartzaile bat margotzea. Egin ez zenez, 2019an eskatu genuen berriro, baina urte hartan PNVk Abotsanitzen proposamen guztiak baztertu zituen.
2020ko aurrekontuan onartu zen berriro Mendeluko murala, baina urte hartan ere egin gabe geratu zen. Aurten bai. 2021eko ekaineko lehen igandean kororeztatu zuten mendeluarrek errepide azpiko zubi grisa. Hiru urte baino gehiago behar izan dira osoko bilkuran onartutakoa betetzeko. Kostata baina mugitu dugu elefantea!