Desinformazioari aurre egiteko, ‘Udal Kronika’

PNV-ren udal gobernuaren propaganda bonbardaketari, gardentasun ezari eta desinformazioari aurre egiteko asmoz, Hondarribiko Udal Kronika sortu du Abotsanitz Udal Taldeak. Udaleko prentsa zerbitzuak EAJri komeni zaiona bakarrik zabaltzen duenez, guk geuk jakinaraziko diegu herritarrei udaletxeko hormen artean gertatzen dena.

Garai bateko egunkarietan oinarritutako diseinuaz baliatuta, udalgintzako albiste garrantzitsuenak jasotzen ditu komunikabide berriak. Lehen zenbakia dagoeneko kalean da. Etxez etxeko banaketa egiten ari gara, eta Hondarribiko etxe guztietara iristea da helburua. Baten batek jasotzen ez badu, hortxe Hondarribiko Udal Kronikaren lehen zenbakia, PDF formatuan.

#MugiDezagunElefantea!

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta