Oraindik gogoan dugu iaz Endarlatsan eta Beran piztutako suteek eragindako triskantza. Ez genuke nahiko horrelakorik berriro ikusi, ez gure herrian, ezta beste inon ere, baina gertatu daiteke. Eta hori gertatzen bada, ahalik eta azpiegitura onena izatea komeni da.
Aste honetan eskaera erregistratu dugu Hondarribiko Udaleko Mugikortasun, Ingurumen eta Nekazaritza departamentuan. Herriko landa auzoetan ur-harguneak jartzea eskatu dugu, suterik egonez gero, suhiltzaileek ura nondik hartu eduki dezaten. Egoeraren diagnostikoa egitea eta beharrak zuzentzen hastea eskatu dugu.
Auzoka dinamikan iritsi zitzaigun proposamena da.