Zaldunbordako argazkiak urtebete

Zaldunbordan eman genuen HAPOren kontrako lehen sententziaren balorazioa

Urtea bete du argazki honek. Gaurko egunez, 2020 ekainaren 16an Zaldunbordako zabortegian eman zuen albistea Abotsanitzek. Orduantxe, plan orokorraren aurkako lehen sententzia baloratzeko orduan, Hondarribiko EAJ-k XX. mendera bueltan eraman gintuela esan genuen.

irakurri orduko albistea

Eman nahi ez genuen albistea izan zen iazko ekainaren 16koa. Errepikatu nahi ez dugun argazkia izan zen hura. Baina hori gertatu ez dadin elefantea mugiarazi behar da.

Gaizki egina zegoelako bota dute atzera epaitegiek EAJk alde bakarrez onartutako plan orokor hura. Herritarren eta eragileen esku dago hori berriro ez gertatzea, beraien ikuspuntua ezagutzea ezinbestekoa da etorkizuneko Hondarribia diseinatzeko eta herritar gehienen interesak plan orokorrean jaso daitezen.

Baina alderdiek ere badute zer esateko. Alderdi guztiek. Iazko uztaileko plenoan HAPO berria martxan jartzea onartu zenetik, ez da bilera bakar bat egin alderdien artean plan orokorraren prozesuaren oinarriak adosteko.

Prozesua martxan dago, baina parte hartzea izango da plan orokorraren arrakastaren bermea.

#MugiDezagunElefantea!

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta