Zorionak, eta eutsi!

Ehunka lagunek parte hartu zuten igande goizean Hitz gutxiago, segurtasun gehiago lelopean Balaztak, Mendelu Auzo Elkarteak eta Artiako Lagunek antolatutako bizikleta martxan. Bi zutabeak, Irungo Azken Portutik abiatuta bata eta Hondarribiko Zumarditik bestea, Mendelun elakrtu ziren, auzoa bizikletaren erabileraren aldeko aldarriaren hiriburu bilakatuz.

Deialdiaren arrakasta ikusirik, Abotsanitzek antolatzaileak zoriondu nahi ditu, baita animatu euren aldarrikapenei eutsi diezaieten animatu. Batzar Orokorretan EAJk eta PSEk kontra bozkatu zuten arren, sinistuta gaude aldarrikapen justuak eta lortzeko modukoak direla.

Horregatik, mendeluarren eta mugikortasun jasangarriagoa bilatzen dutenen eskaerak lortu bitarte borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du Abotsanitzek.

Mendelu ere Hondarribia delako, mugi dezagun elefantea!

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta