“Martin Ugalde ez da inoiz hilko”

Martin Ugalderen heriotza zela-eta Joan Mari Torrealdairen hitzok irekitzen dute kazetari, idazle, politikari eta euskaltzaleari eskainitako erakusketa Arma Plaza interpretazio zentroko goiko solairuan. 1921 urtean Andoainen jaioa, Hondarribian hil zen 2004an. Erbestetik itzulita, 1976an iritsi zen Hondarribira andoaindarra, eta bertan bizi izan zen hil zen arte.

Eusko Jaurlaritzak Euskal herritar unibertsal izendatu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain, eta Andoaingo Udalak seme kuttun. Hondarribiko Urrezko Intsignia ere jaso zuen 1998an.

Ugalde nor eta zer zen ezagutzeko balio du Arma Plazako erakusketak. Euskal kazetagintzari, literaturari, euskarari eta, oro har, Euskal Herriari zer eman zion ezagutzeko. Animatu zaitezte bada.

Erakusketaren inaugurazioko une bat

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta