Bi zebra-bide arriskutsuren argiztapena eskatu dugu

Auzoka dinamikaren barruan, trafikoari lotutako eskaera egin dugu aste honetan Hondarribiko Udalean. Gauez ikuspen txarra duten bi zebra-bideren argiztatzea eskatu dugu: Damarri plazatik Zumardira igarotzen dena, eta Masti kaleko kurbakoa, oinezkoen kalea eta errepidea lotzen dituena.

Bi zebra-bide horiek arriskutsuak dira gauean. Damarriko pasagunean, espaloiak ez du behar bezalako argiztapenik eta ibilgailuz doanak zailtasunak ditu zebra-bidera hurbiltzen diren oinezkoak ikusteko. Masti kalekoak argi gehiago du, baina kurban eta maldan dago eta, aurrekoan bezala, ikuspena ez da batere ona.

Hala, bi pasagune horietan argiztapen automatikoa jartzea proposatu dugu, hau da, oinezkoak hurbiltzen direnean zebra-bidearen argiztapena martxan jartzea. Eskaera honekin batera, hiriko pasagune guztien diagnostikoa egitea proposatu dugu, beste gabeziaren bat ote dagoen zehazteko.

Irakurri Auzoka dinamikari lotutako eskaera gehiago

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta